Smells like solisombra's spirit
Hau be, engantxatzen daben liburua; horren lekuko azken hiru egunak, umian negarraldi eta pazientien tratamenduen artian adabakika irakortzen ibilli naizela. Baiña... liburu arola dok, bestseller zinematografiko errekurtso ugarikua, amodio-sexu dosi justu eta egokixaz, erreza. Previsiblia etxuat esango (azken pajiñararte, literalki, ez dok jakitzen-eta zein dan hiltzaillia); bai juat esango, ostera, hain sarri ikusten nabillen pekatuan pekatarixa dala (azken pajinetan hari solte guztiak harrapaladan lotu biharra, modu ez oso sinisgarrixan).
Autore honekin maittasun-gorroto historixia jakat nik. Bere idazkeria gustatzen jatak, hori ezin juat ukatu. Baiña bere engreido izaeriak, ba atzera eragitten nok. Lehen (oiñ ez) higoin gehixen bere abertzaletasunak eragitten jestan. Beti, Espainiako sasoi gloriosuetan naziño periferikuetako jentiak izandako papela aldarrikatzen, harrotasun inperiala konpetentziako abertzaliei muzturretatik pasau bihar horrekin. Oiñ, esandako moduan, sentimentu epelagua emoten jestak bere zoroaldixori: azken fiñian, munduko abertzale guztiena morokotxia. Liburu honetan be, nahiz eta zuzenian ez daben apologixiori egitten, zeharka egitten jok protagonisten bittartez: Sevillako gaur egungo eta antxiñako jentian artian, abizen katalan eta euskaldun ugari, espainiar herentzixa horren barruan natural-natural integrauta jakiña. Beti joera beretsuakin, Alfredí-fredí-fredí... (ba jakixat Arturo dala; baiña bere alter-eguak iñori potruak ikutu gura detsanian erabiltzen daben errekurtso bera erabiltziarren dok).
Goguan jaukat kartzelatik idatzi netsanian: “hara, jakik gauzia zertan dagon: hamen gaittuk gu, egindakuak eginda, terrorismo eta atentadoz akusauta. Eta hori abertzaliak izan barik, guria ez dan alderdi politiko bat legez kanpo ez lagatzeko eskatze hutsangaittik. Pentsaik zer pasauko jaken abertzale ba dirazenei, kallejoi illun baten lekuko barik atxilotzen dittuezenei. Hala jagozak hamen jente asko, “algo habrán hecho” herri-akusaziño kupidagabeko eta bakarran ostikopian hartuta...”. Etxakixat kartia allegauko ete jakon (imajiñatzen juat baietz). Izan be, asunto hori ahaztuta izan juat urte askuan, baiña hara nun lehengunian bere artikulo baten (¿sois idiotas? errepikatzen daben hori), Espainiako hondamendixan erakusgarrixen artian alderdixen legia aittatzen daben motz-motz. Harrigarriro, eta artikuluan halako beste ezer aittatu barik. ¡Noaki karta harek uste baiño eragin gehixago izan ete zeban...! baiña hala ez bada be, poztu egin nintzuan aipua irakortzian.
Liburuan be, Perezen beste idea rekurrente bat jatork: “gizon-manen” aldarrixa, soldauan irudixan sublimatzen dana. Esango najeukek tipo honek masturbatzerakuan be gizon mota hau izaten dabela goguan: zazkarra, zurruna, isilla, izardi-usaiñekua, torerua, igarra, bigoteduna, noblia, solisombra erataillia... berak diñuan lez, gizon kabala. Eta hombre, afiziño horretan ez jetsat nik jarraittuko baiña, onartzen juat, lehen esandako militarran irudi edo kontzeptuak neri be txilin egitten destala. Zelan esan... gauzak dagozen modura, ni ez nintzakek sekula militar sartuko, baiña onartzen juat une batzutan antolakuntza militarra biharrezkua dala (erreskatietan, esate baterako), eta neurri baten errespetatzen juat bizimodu hori aukeratu daben jentia, azken fiñian bizitzia jokatzen dabiz-eta. Eta askotan esaten juat nik: nik militar batekin “biharretik kanpo” eta uniforme barik hartuemon bat onartu najeikek (paziente legez, espeleologian...), tregua moroko bat eginda. Baiña horrek ez dau kentzen gero, kalian, barrikadan, bakotxa bere lekuan kokatzia. Batzutan kontrako aldian izango da gaiñera, baiña bizitziak buelta asko emoten jittuk eta ustekabian alde berian egon geinke (ez dakadaz ahaztutzeko 1936ko Beasaingo guardiazibillak).
Hau hala izanda, militar batzungaittik errespetua juat, distantzian bada be, zentzu horretan, Alfredongandik nahikua hurre ipiñitta. ¿Zeintzungaittik? Batez be, koherentzia pizkat erakutsittakuengaittik: Akondiako trintxeretako bi aldetan egon zirazenengaittik... Argalan gorpuan aurrian kuadrau ziran poliziakuengaittik... lehen esandako Beasaingo guardiazibillengaittik... eta, jakiña, ETA-ko kidiengaittik bebai.