Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Hamaseigarren mendeko hitz sabindarra

2011/06/01

“Oski pare bat, galtza pare bat eman nereizun atsarrez…” dio igande iluntzean, denbora pasa, ezustean aurkitu dudan amodiozko kopla zuberotarrak. Eta, irakurri ahala, Xabier Elorriagaz zein Sabino Aranaz gogoratu naiz.

Hamaseigarren mendeko hitz sabindarra - Gehiago irakurri

Anjel Lertxundi, in crescendo

2011/05/30

Azken orrialdea irakurri, liburua itxi eta besaulki-zuloan kikilduta, gogoetatsu, jaiki ezinda geratzeko modukoa da Anjel Lertxundiren azken eleberria: "Etxeko hautsa". Jakitekoa litzateke zenbat milaka ordu behar izan ote dituen horrelako ekarpena biltzeko, osatzeko, moldatzeko eta birmoldatzeko. Sekulako arte-bitxia gero, Anduk burutu duen “artefakto literarioa”. Eleberria ote? Entsegu nobelatua? Auskalo, adituek besate.

Anjel Lertxundi, in crescendo - Gehiago irakurri

Bidangoz - Olabeorra eta garagarra

2011/05/29

Filosofo grekuen antzera, olabeorra eta garagarrak euren arteko "duelo" dialektikua libratzen dabe... baiña erronkarieraz. Mariano Mendigatxak Azkueri kontautako ipoiña.

Bidangoz - Olabeorra eta garagarra - Gehiago irakurri

Mundua 2050 urtean

2011/05/28

Ez da batere erraza bost urte barrurako aurreikuspenak iragartzea eta zer esanik, beraz, hurrengo berrogei urterako. Baina Laurence C. Smith ausartu da, egin du, eta gainera sinesgarri samar. Asmatuko ote duen… beste kontu bat da. UCLA unibertsitateko irakaslea ez da igarlea, ezta alarma-jolea ere, baina bere ikerketak ez du inor baretu edo lokartu dadin nahi. Smith 2007an Bake Nobel Saria irabazi zuen IPCC* taldearen kide da.

Mundua 2050 urtean - Gehiago irakurri

Magnetika, kimika eta estatistika

2011/05/27

Minbiziak jotako gaixoak uste baino sarriago gertatzen ari direla eta, Lakuako egoitzan lanean diharduten Eusko Jaurlaritzaren hainbat funtzionariok ur-bilatzailea (?) deitu dute lantokiko eremu elektromagnetikoak bertatik bertara aztertzeko. Osagileen iritziz, ordea, minbizia gehitu izanak zer ikusi gehiago izan omen dezake funtzionarioen adinarekin (Lakuako bulegoak 1980an ireki ziren) edo euren kontsumo-ohiturekin, bulegoan sortu daitezkeen eremu elektromagnetikoekin baino.

Magnetika, kimika eta estatistika - Gehiago irakurri

Eibarko Euskal Jaiaren 46. edizioa

2011/05/26

Aste honetan, maiatzaren 26tik 29ra, Eibarko Euskal Jaiaren 46. edizioa izango dugu Eibarren, urtero bezala ekitaldiz beteta eta jai-giro ederrarekin.

Eibarko Euskal Jaiaren 46. edizioa - Gehiago irakurri