Zumitza ona, eskua falta
Elemento on eta sinisgarrixak jittuk, eta jeneralian ondo. Gustau jata. Interesgarrixa, zirikatzaillia, ritmuakin. Baiña: tramoka idatzitta moduan jirudik, esango neuke ensamblaje arazoren bat edo beste izan zittuala patilladunak. Gero, topikuak be ba dagoz, ustez nobela baltz moroko batek izan bihar dabenak: sexu pizkat, esate baterako; baiña etxakixat hori sartziak merezi ete zeban, nobeliari ezer gitxi aportatzeko. Amaittu bako hari nahikua dagoz, nahitta baiño allegau ezindako itxuriakin. Esperientzia faltia izango dok kontizu. Baiña hórrek forma asuntuak dittuk batez be, fondua ganorazkua eta nere gustokua.
Lagunei liburuak gomendatzeko zerrendan buruan beti deukot Iturriagaren hau, sinplea bezain ederra. Aspaldian irakurritakoa, baina ahaztu ezina. Ondo segi, meu!