Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gorbeia gaina, gauez

Gorbeia gaina, gauez

Amatiño 2011/07/20 10:05
Aurtengoa bereziki ona gertatzen ari ez den arren, uda-giroak aukera aproposak eskaini ohi ditu ezohiko joan-etorriak egiteko. Horietako bat, besteak beste, Gorbeia gainera gauez igo eta bertan afaltzea. Hona, asteburuko ilargi betea zela-eta, batez beste 55 urte inguruko lagun taldeak egindakoa.

Igo zein jaitsi arabar hegialdetik egin zuen, Murgian eta Zaraten barrena gora, beti ere Gasteiz hiriaren argi-izpiak begi bistatik galtzeke. Gaueko hamarretan gorantza hasi, biharamuneko ordurik txikienetan gailurreko gurutze inguruan ganoraz-ganoraz afaldu eta goizaldeko lauak alderako berriro behean.

Bikotea

Gure Maite, maldan gora, sasoiko gero. Atzekaldean, Gasteizko lautada

Hilargia

Ilargi betea, Gorbeia gainetik

Gauez

Gasteiz, gauez

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: