Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Menéndez Pidalen teoria

2011/06/19

Interesgarria Eduardo Aznar antropologoaren “El euskera en La Rioja” (Pamiela, 2011) zabalkunde-liburua. Ez, ezer berriegirik dakarrelako, eta bai, hainbat hamarkadatan jasotako gaiak biltzen eta errazten asmatzeaz gainera honako helburu honi atxikitzen jakin duelako: euskara ez zen Errioxaratu Errekonkistak eragindako kolonizazioarekin batera, ezpabere erromatarren aurretik ere euskara izan bazen Ebro ibarretan. Baina, hala ere, horrelako zerbait aurreratu zuen Ramón Menéndez Pidalek... 1918 urtean.

Menéndez Pidalen teoria - Gehiago irakurri

Prentsari begirada

2011/06/17

Azken egunotan albiste txiki baina interesgarriak agertu zaizkigu Eibarko prentsa "ofizialean". Hementxe batzuk. Errepaso azkarra.

Prentsari begirada - Gehiago irakurri

Energia paradigmaz aldatzen ari denik ezin uka

2011/06/17

Ez da zabalkunderik edo oihartzunik gehien izan duen albistea baina, aurreko astean, Repsolek, Espainiako petrolio-konpainiarik handienak, Eskoziako SeaEnergy enpresa erosi zuen 57 milioi euroren truke. Lantegi britainiar honen jarduera nagusia energia eolikoa da, haize-errotak alegia, baina itsasoan. Ze arraio egiten du petrolio-konpainia espainiarrak Erresuma Batuan energia berriztagarriak erosten? Antzerako galdera egin ahal izan genuen aurreko urrian ere.

Energia paradigmaz aldatzen ari denik ezin uka - Gehiago irakurri

Nola jo larrua euskal idazle gazte batekin

2011/06/16

Testu honen bitartez, irakurle jakingurak ikasiko du euskal idazle gazte bat, liburu-formatuan ez ezik, gezur-haragitan ere ohera nola eraman, Angel Errok apailatu dituen han eta hemen ikusi, entzun, zuzenean bizi, irakurri eta oro har plagiatutako aholku baliotsuei jarraiki. Bejondeizuela.

Nola jo larrua euskal idazle gazte batekin - Gehiago irakurri