Volveran los tractores amarillos...
Udabarriko pake eguzkitsuan, sarri baiño sarrixago ibiltzen gaittuk itxasertzian, edozein atxeki dok ona hegabera eta beste txorixei begiratzeko, edo shipspotting beste barik. Baiña, ernarak aro aldaketia markatzen daben modura, ba dok maiatz aldian urtero errepikatzen dan seiñalia, uda sasoia iragartzen dabena. Bapatian excavadoren burrunbariak udabarriko pakia hausten jok: haria mobitzen hasten dittuk, zulo haundixak eginda; tutuak sartzen jittuek hare azpittik, argi indar harixak ekartzen jittuek haga puntetan, kamioi haundi batek sokorristen modulo prefabrikaua deskargatzen; eta bulldozerrak egurrezko paletekin, dutxekin, papelerekin... Badakitt naturaleziakin harreman estuagua genkan sasoiak aspaldi pasauta dagozela; halan be, neguan zihar errezagua dok horrekin ahaztutzia eta unamorixo hori mantentzen dan ilusiñua bizitzia. Maiatzetik aurrera, barriz, eziñ: begixak itxi arren ezin gaiñetik kendu bandera urdindun aeropuertuan egotian sensaziñua: Dan-don-dinnn.... sorospen postuak informatzen zaittu.... Tira, bazuk bizitza kalidadia diñotse honi.