Blogak
Goaz taldearen aurrenengo antzezlariak
2011/07/28Goaz antzerki taldea 1974 urteko udazkenean sortu zen Deban, garai hartan suspertu zen euskal giroaren inguruan. Zenbait hilabete geroago, 1975eko urtarrilaren lehen astean edo, aurren-aurrenengo antzezlana eskaini zuen: Piarres Lartzabalen “Senperen gertatua”. Ondotik etorri ziren Daniel Landarten “Hil-biziak”, 1976an, eta “Xuri gorriak eta..”, 1977an. Gero gerokoak, nola-hala, gaur arte.
Donazaharre - Azeria eta baxeraketaria
2011/07/27Afrikar estiluan, pasajeruak gizonari hiru egi esaten detsaz, ipoiñ ezin motzago honetan.
Ameriketara joan eta aberastu ez
2011/07/26“Es verdad que, por nosotros, el mundo no progresaría, pero tal vez ello sería mejor para todos. Como es verdad que, por nosotros más o menos, todavía no se habrían inventado las tabletas de aspirina, pero también es cierto que si se nos hiciera caso a nosotros no habría dolores de cabeza, lo cual es mucho mejor.” (LAS HORAS JOVIALES. José Olivares Larrondo. Buenos Aires, 1950).
"Lehengo Aztiri" (Ugarte eta Azpiazu, 2011)
2011/07/26Legazpiko Burdinola Elkarteak argitaratutako liburu ederra, Aztiriko historia, ohiturak eta biztanleak gerturatzen dizkiguna. Legazpi eta Gabiria artean dago Aztiri auzoa.
¡Hava neranená venismejá!
2011/07/26080818 saio reziklaua. Aste honetan, gure saiua eminentemente musikala izango da. Danok dakigun modura, irrati esatari batek hau esaten daben bakotxian (irrati libre zein komertzialetan), benetan esan gura dabena da ez dabela denporarik izan saiua prestatzeko. Gu be gizakixak garala ikusi deizuen. Halan be, bertsiño jokua bai egin dogu (¿hau baiño gauza errez eta entretenigarrixagorik?). Horretara, aste honetan Hava Nagila kantu judu famatuan bertsiño oso desberdin bi emon deskue Rika Zarai eta Krokek.
