Irailaren 11ko zalantzak
Egunotan New Yorkeko irailaren 11ko informazioak zabaltzen ari dira lau haizetara. Izan ere, 10. urteurrena bete da, eta bertako tragedia telebistaz ikusi genuen, zuzenean. Nire kasuan, behintzat, hala izan zen: 2. abioia dorrearen kontra jo zuenean eta dorre biak lurrera jausi zirenean. Bertan banengo bezala.
Gertaera hauek ordu eta orri asko okupatu dituzte hamar urteotan. Hala ere, hainbat pertsonak ez diote azalpenik aurkitzen pasatu ziren gauza batzuei eta ez daude oso konforme ikerketa txostenek diotenarekin.
Nire begietara dokumental bi ailegatu dira. Bietan hainbat datu aztertzen dituzte, eta galdera batzuk plazaratu. Erantzunik ez dute ematen eta hori ez zait gustatu. Ez badute sinesten ikerketak egiletzaren gainean dioena, hipotesi bat edo batzuk plazaratu beharko lituzketela uste dut. Niri, biak ikusita, zalantzak handitu eta areagotu egin zaizkit. Hala ere merezi dutela uste dut.
Lehengoa, italiarra da eta hainbat elkarrizketa eta datu gehiago agertzen dira. Gainera, dinamikoagoa da. Bestea, ostera, aspergarriagoa izan arren, datu batzuk argitzen dituzte.
Konpiranoiko deituko didazue, baina aspaldi ikasi nuen bertsio ofizialak zalantzan jartzen. Dena dela, erreportajeetako hainbat kontuk ez naute konbentzitzen. Beste batzuk, berriz, bai. Momentu batzuetan sujeritzen da AEBtako gobernuak egin zituztela. Nik ez dut hori sinesten, baina, beharbada, gauza batzuk txarto egin zirela eta akatsok estali nahi izan dituztela, bai. Hori sinesgarriagoa egiten zait.
Honekin batera anti-konspiranoikoen artikulu bat ere iritsi zait gaurkoan, eta hemen irakur dezakezue. Honek ere ez nau guztiz konbentzitzen.
Tira, dokumental biak jarriko ditut, eta zuek atera ondorioak. A! Gero esan!
Hemen italiarra:
ZERO investigación sobre el 11S from 11sbarna on Vimeo.
AEBtako hemen:
911- Painful Deceptions from alvarezmeo on Vimeo.
Aupa, Gari! Holako gertakizun gogor batek beti sortzen desta jakinmiña. Haundixa, gaiñera. Gustatzen jata errezoiak eta jakitzia, eta aillegau jatazenian bidiuak, ikusi egin nittuan. Esan dodan moduan, gauza batzuekin ez nago konforme, baiña beste gauza batzuk kuriosuak egitten jataz, eta uste dot argittu barik laga dittuela. Beste lade batetik, zuk aittatutako artikulua be jarri dot. Datu batzuk argigarrixak dittu, baina beste batzueta hargatik diño. ez dot uste konspiraziñorik egon danik, ezta daguanik be. Dana dala, balitteke gauza batzuk txarto egin izana eta oin ezkutatzen ibiltzia. Hori ez dot ukatuko, gobernu guztiak dakate-eta alfonbra azpixan zikin mordua. Hori da penagarrixa!