Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Arantzazuren historiarik zaharrena

2011/07/31

Luis Villasante euskaltzainaren ekimenez eta eraginez 1966an argitaratu zen Gasteizen, 1648an idatzia izan arren ondoko hiru mendeetan plazara ialgitzeke iraun zuen Arantzazuren historiarik zaharrena. Gurean behar baino urriak omen dira historia-iturriak eta, are lotsagarriago, diren apurrak garaiz ez ezagutarazi izana.

Arantzazuren historiarik zaharrena - Gehiago irakurri

Donazaharre - Basajaunaren ganderailua

2011/07/30

Tradiziñozko hainbeste elementu nahastatzen dittuan ipoiña: genixo baten urrezko elementua, gizaki batek lapurtuta, beste genixo batek babestuta, lekuz mobidu nahi eta ezin dan objektu sakratua...

Donazaharre - Basajaunaren ganderailua - Gehiago irakurri

Athletic-ek elastiko berria aurkeztu

2011/07/30

Aspaldiko partez eguzkia atera zen atzo arratsaldez Lezama inguruan, Athletic-ek hurrengo denboraldirako elastikoa aurkeztu zezan. Arestiko barne-hauteskundeetan zuzendaritza osoa aldatu berri duen lehen euskal taldeak, elastiko txukunaz gainera beste hainbat osagai behar izango ditu azken hiru urteotako emaitza dezente onei eutsi ahal izateko. Hasteko, bere izarrik distiratsuenak azaldu zituen kazetari grafikoen aurrean... alkandora berriez jantzita.

Athletic-ek elastiko berria aurkeztu - Gehiago irakurri

Bilatzaileak ere sare sozialen arrastoan

2011/07/29

Sare sozialak dira azken urteetan Interneten arrakasta handiena izan duen fenomenoa. Twitter, Facebook eta horrelako tokiek milioika erabiltzaile bereganatu dituzte oso denbora gutxian. Sare sozialen bidez, gure gustuak, aurkikuntzak eta egindakoak lagun eta ezagunekin partekatzea ohikoa bihurtu zaigu. Joera hori beste esparru eta zerbitzu batzuek ere baliatu dute: komunikabideen edukien zabalkundean, adibidez, gero eta garrantzitsuagoak dira lagunen gomendioak. Eta bilatzaileek ere ez dute olatua galdu nahi; Googlek, adibidez, neurri batean behintzat, beti izan du osagai sozial hori.

Bilatzaileak ere sare sozialen arrastoan - Gehiago irakurri