Legarreko jaixak
Auzuetako jaixak indar haundixa euki zeben 1960-1970 inguruan. Eibarko auzo eta kale gehixenetan antolatzen zan jairen bat. Azkenengo 20 urtietan asko aldatu dira Eibarko auzuetako ohitturak eta bizimodua eta auzo-jaixak indarra galtzen joan dira.
Azkenaldixan, baina, badirudi berriz indartzen hasi dirala. Amañak tinko darrai, izarra izaten; Azittainek eta Agiñanak ikuspegi tradizionalagua eskintzen deskue; San Cristobal, Urki eta Abontza gero eta indartsuago dabiz; Barrena-Carmen inguruan be ospakizunak izaten dira San Pedruetan. Eta asteburu honetan Legarreko jaixak berreskuratuko dittue, 20 urtian ezer antolatu barik egon ostian. Estaziño eta Jardiñeta bakarrik falta jakuz (umetan ezagutu nittuan, behintzat).
Legarreko jaixak
Bixarko egitaraua:
- 10.00: Txupinazua eta pasakallia
- 11.00: umiendako jolasak
- 12.00: txorixua eta saldia guztientzat
- 12.30: umiendako jolasak
- 14.30: auzo-bazkarixa bertsolarixekin: Alberto Martínez, Juan Mari Juaristi eta Felipe Zelaieta
- 16.00: umiendako taillarrak
- 17.00: pailazuak
- 18.00: dantzaldixa eta txokolatadia
- 21.00: tortilla lehiaketia
- 22.00: kontzertua: Ekinocio eta Son Kofusion