Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ezjakin hutsak

Ezjakin hutsak

Amatiño 2011/09/23 23:21
Harrigarria eta ulertezina omen da RTVEren Administrazio Kontseiluak herenegun hartu zuen erabakia, TVEren zein RNEren albiste-erredakzioetan esku hartzeko, gaiak proposatzeko eta informazioa aurreikusteko. Harrigarria eta ulertezina izango da, bai, kazetaritzaren ikuspegitik, baina ez nonbait zenbait alderdi eta sindikaturen ordezkarien iritziz, hartutako erabakia batere premiarik eta askatasun osoz hartu baitzuten.

Erabaki honen atzekaldean, sustraian, kultura demokratikorik eza dago, ordezkaritza politikoaren jauntxokeria eta aginpideen arteko nahaspila. Astakeria hori erabaki duten ordezkariak, besteak beste, gizarajo hutsak dira. Zenbaitek esango du gaiztoak direla, maltzurrak, agintzaileak, nahasleak, ezgaiak, kontrolatzaileak… Baina, hau guztia ukatzeke, lehen eta behingoz ezjakinak dira. Ezjakin hutsak. Ezjakin huts arriskutsuak. Ez dakite zertan ari diren ere.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: