Blogak
Gipuzkoaren hirugarren ardatza
2011/03/24Errepide-mapak kontakatilu samarrak gertatu ohi dira, errepide berriak egin ahala eraberritzen ez baldin badira berehala zaharkituak geratzen dira-eta. Honelako zerbait gertatu zaio Gipuzkoako Aldundiak argitara eman berri duen errepide-mapari, azken urteotan nahiko ondo dagoen bidea marraztea ahaztu baitzaio. Edo, behar bada, ahaztu nahi izan du, "Gipuzkoako biribilgunea"ri darion leloa ez izorratzearren.
Errua, lobby nuklearrarena
2011/03/23Eusko Jaurlaritzak 2002an burutu zuen Energia Eolikoaren Lurralde Egitasmoak 2010erako 624 MW indarrean jartzea zuen helburu. Epea amaitu baino urtebete geroago, haize-errotek eragindako indarra 153,5 MW besterik ez da, uste zenaren %25 baino ez. Baina, hori bai, hemen denok gara antinuklearrak, energia fosilen aurkakoak eta berriztagarrien aldekoak. Gora gu eta gutarrak.
Bera - Erbiduna
2011/03/21Atxurlari burutsu batek zirixa sartu detsa herriko abariari. Edo... zirixa sartu ez, guzurrik ez detsa esan-eta. ¡Baitta eskupeko ederra jaso be!
Ogia: baserrikoa ala teknikoa ote?
2011/03/21Gauza jakina da. Behingoz normalduko bada, euskarak gizarte moderno eta garatuaren esparru berriak landu beharko ditu. Jakinekoa, baserri-euskara, euskara teknikoa, jendarteko erabilpena eta kontu zahar horiek.