Kazetaritza, lokatzetan
Ondoko egunetan plazaratuko da, Elkar argitaletxearen eskutik, Lo que dije, y digo liburua, Mariano Ferrer kazetariaren milaka artikuluren artean Imanol Muruak aukeratutako ehunen baten bilduma hautatua. Artikuluez gainera, baita Imanolek berak Marianori egindako elkarrizketa luzea ere.
Mariano Ferrer azken berrogei urteotako kazetaritzaren testigurik nabarmenenetakoa da segurutik. Behar bada ez Euskal Herri guztian zehar baina bai, behintzat, Gipuzkoan barrena. Bat etorri ala ez, nekez eztabaidatuko ditu inork bere lan ona, ezaguera eta askatasuna. Maisu eta bere buruaren jabe, ez du agian merezi zukeen bezainbateko eraginik izan goi mailako erabakietan, baina milaka entzule arruntek gosaldu izan dute harekin batera edozenbat urtez.
Besteak beste, oraingoz behintzat zati baterako ahituxea den kazetaritza-motaren lekuko adierazgarria dugu Mariano: “Yo inicié mi vida en un periodismo en el que era fácil hacer lo que hice, y estamos en una época en que es más difícil, no voy a juzgar a los de ahora. ¡A saber qué periodismo hubiera hecho yo si empezara ahora!”. Eta ezarri: “las circunstancias en las que yo empecé me llevaron a entender el periodismo como algo que contribuía a decirle a la sociedad: espabila, hazte consciente, piensa en lo que está pasando, ¡te están contando mentiras!”
Baina gaur egun, ostera: “para qué nos vamos a engañar. Hay mucho periodismo teledirigido que fuerza la realidad de las cosas para que parezcan lo que les interesa. En este terreno estamos en un fangal. Y los periodistas lo hemos aceptado”.
Euskal Erakunde Herritarraren aurkezpena (Bergara, 1977). Belauniko, kazetari-lanetan, Mariano Ferrer eta Jose Ramon Beloki
Omen dakitenek segurtatu didatenez, bi kazetarien artean hizketan ari dena Gregorio Lopez Irasuegi da nonbait. http://www.euskomedia.org/aunamendi/89635