Defcon 3: Pitxitxi galduta
Uste dot iñoiz aittatu dogula, gure Pedokultura Master honetan, zelako garrantzitsua dan nagusixen antsiedade-estresa umiei transplantatzia, gizarte honetan normal bizitzen ikasi deixen.
Aholku errez bat emongo detsuet, guraso amantisimuak. Onezkero hau normala bada zuenian, kasorik bez; baiña hala ez ba da, antsiedadia zer dan bizi izateko aukera parebakua dakazue egunero.
Umiak kopiñak izaten dittuez, eta euretako batzu bereziki maittiak. Hain da eze, ez dala arrarua izaten euretako bat lotarako lagun berezi legez hartzia. Hori hala gertatu ezkeriok, eta ume gehixenak dirazen morokuak dirazelako, batzutan gertatuko da interesatzen jakun kasua: lotarako orduan, lotarako kopiña topatzia ez. Zer egiñ? Garrantzixa kendu, eta beste edozein kopiñ emonda bixar topauko dogula esan? Ez, ez, ez; badakitt momorroturik bako ume gehixenak horrekin konforme geratuko litzakezela, baiña gogoratu ez dogula ume naturalik nahi: horregaittik, objektu kuttun hori galtzen danian (lotarako kopiñataz nabil, baiña beste edozer izan leike) etxeko errutinia geldittu egin biharko da; familixa osua mobilizau kopiñan billa; argi guztiak ixotu eta mueble guztiak mobitzen hasi; bardin detsa horrekin loguria juan eta gero gabardirarte oheratu ezinda egongo garan.
Ñabardura bat azpimarrauko dot gaiñera: kopiña galtzia arazo tribiala barik, hil ala biziko auzixa dala ulertuarazi bihar detsagu umiari; nagusixoi etxaku bape kostatzen honetaz jabetzia (ohitturak ohitturak diraz) baiña ume batzuk ez dira konturatzen eta oherako bidia trankil hartuko leukie, arazuan benetako larrittasuna erakutsiko ez bagentse.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.