Sare sozialei buruzko kontu batzuk
Gaur goizean ikusi dut Uruguaiko Canal 20 telebista kateak David de Ugarteri eginiko elkarrizketa hau (El Correo de las Indiasen bidez iritsi naiz bertara). Daviden ideia potolo batzuk ezagutu nahi badituzu, merezi du 18 minutuko saioa ikusteak.
De Ugarte (eta konpainia) oso kritikoak dira atxikimenduaren kultura sustatzen duten sare sozialekin eta mundu hori hausnarketaren kulturan kokatzen duten blogekin (blogsfera beraien hizkeran) kontrajartzen dute.
Lerro nagusietan, ados nago ideia horrekin, baina gure etxeak (blogak) ondo baino hobeto zaindu behar baditugu ere, boladan dauden tabernak (sare sozialak) gune beharrezkoak dira harremanetarako (dena ez da twitter eta facebook: hona hemen status.blogsoviet edota berriketan.info).
Bideoa ikusi aurretik, Samuelek atzo gauean idatzitako apuntea irakurri dut eta hau ere leitzeko modukoa iruditzen zait: I-cracia. Ados nago Italiako Wu Ming taldeko kide batek idatzitako ondorengo lerro hauekin (Samuelek aipatzen dituenak eta frantsesetik gaztelaniara itzuli dituenak berak: jatorrizko artikulua hauxe da: Fétichisme de la marchandise digital et explotation cachée: le cas Amazon et Apple).
"Egia da oso polita dela eta oso ondo dagoela bestelako sare sozialetan eraikitzea, software librearen gainean dabiltzanak eta datu sentsible zein harremanen salerosketan oinarritzen ez direnak. Baina ona da ere jende gehiena bizi eta komunikatzen den tokietan presentzia kritikoa eta informatiboa izatea, agian indarrean dauden sareen erabilera gatazkatsuak esperimentatuz".
David de Ugarte entrevistado en el Canal 20 uruguayo, algo parecido a este apunte en castellano.