Blogak
Xabi Otero, berriketabako profesionala
2011/04/28Ez dakit Xabi Otero adiskidea artista ona ote den. Berriketabako profesionala dena badakit, ondotxo jakin ere. Aurrenak ez du bigarrena nahitaez bereganatzen. Alderantzizkoak bai, ordea.
Dinbili-danbala-klinkiti-klank
2011/04/28Detalle txiki bat zuan: plaza zaratatsuan erdixan iñor gitxik erreparautakua, baloia hara eta bizikletia hona, umiak antxitxiketan... Iñok etxakak begirik danerako, bakotxak interesatzen jakonandako bakarrik: eta lurretik tatarrazian dabizen umiak jagoten dabixana be, halako gauzei erreparatzeko joeria jakak kontizu.
Etxepare Institutuko nazioarteko katedren zerrenda
2011/04/28Ezaguna den bezala, Etxepare Institutuak Euskal Literaturako “Bernardo Atxaga” katedra sortu du New York Hiria Unibertsitatean, Manhattanen, euskal hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko zabalkuntza sustatzeko asmoz. Hurrengo ikasturtean irekiko dute egoitza, hamar egun iraungo dituen mintegi batekin. Urtean zehar, espezialista ezberdinek Euskal Literaturaren eta Euskararen gaineko ikastaroak emango dituzte bertan, eta hasieran Bernardo Atxaga bera izango dute, aipatu mintegia zuzentzen. Volgako Batelarion zerbitzu sekretuak, ikerketa sakon baten ostean, katedra hori askoren arteko lehenengoa baizik ez dela jakin du, eta hurrengo hilabeteetan sortuko dituen katedren zerrenda lortu du, artikulu honetan bertan argitara ematen duguna hain zuzen ere.
Jose Antonio Arana Martixa
2011/04/28Euskaltzandiaren Liburutegiko sortzailea eta erreferentzia joan zaigu
Jose Antonio Arana Martija, isilik misilik
2011/04/27Euskaltzaindiaren posta elektronikoak hobe luke, zenbait egunetan behintzat, izorratu edo mutu geratu. Orain hurrengo Xabier Gereñoren heriotzaren berri eman zigun eta gaur goizean, ostera, Jose Antonio Arana Martijaren hileta-ordua jakinerazi.
Larrepetit (Pello Lizarralde, Erein, 2002)
2011/04/26Pello Lizarralderen 4. eleberria. Ihesaldi baten kronika. Molde berezian idatzita, traman eta hizkuntzan. Ia ez istoriorik, ia ez akziorik,... eta, hala ere, eder-ederra.
Hamaika euskalkiren bilera gaur Saran
2011/04/25Denetariko euskaltzaleak bildu dira gaur Saran, XXVIII. Idazleen Biltzarraren inguruan. Usuegi ez denez, jende ikasia ezezik, zazpi euskal lurraldeetako herritar xehe-xehea bertaratu da. Belarria zorroztu baino ez, Bizkaiko, Garaziko zein Zuberoako moldeak bertatik bertara arrunt asko entzuteko, gainerakoak ere barra-barra tarteko. Holakorik behintzat ez da durangar periferian izaten.