Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Etorkizunaz asmatu

Etorkizunaz asmatu

Amatiño 2011/11/18 20:00
Ez dut uste euskal gizarteak azken lau hamarkadotan etorkizuna asmatzen jakin izan duenik. Baina, hemendik aurrera behintzat, talentuaz, teknologiaz eta tolerantziaz jabetzen asmatuko al dugu!

Kalean da Daniel Innerarityren azkena (La democracia del conocimiento. Por una sociedad inteligente, 2011). Berrehun eta berrogeita hamar orrialde trinkok beste horrenbeste iruzkin idazteko aukera ematen duten arren, aldez aurretik orain hurrengo (El futuro y sus enemigos, 2009) gure bilbotar filosofoak esandakoa gogoratu nahi nuke: “Los humanos seríamos otra cosa sin esa capacidad de  ‘futurizar’, de proyectarse hacia el futuro y anticiparlo en términos de imaginario, expectativa, proyecto y determinación”. Eta ildo beronetik: “La relación con el futuro se ha de cultivar, como lo hacemos con las demás actitudes humanas <…> Hay sociedades que se relacionan patológicamente con su propio futuro, mientras que otras lo tratan de una manera razonable y provechosa”.

Bi urte geroago Innerarityk pista gehiago ematen digu: “En la nueva economía del conocimiento, en la que los útiles de producción y la materia prima son la información y el conocimiento, la creatividad constituye una ventaja competitiva para las empresas, los individuos y los territorios. Los nuevos indicadores de un territorio creativo serán las tres <<T>>: talento, tecnología y tolerancia. El mayor crecimiento económico se está dando en lugares que son tolerantes, diversos y abiertos a la creatividad, debido a que son lugares en los que la gente creativa de todo tipo quiere vivir”.

Ez dut uste euskal gizarteak azken hiru hamarkadotan etorkizuna asmatzen jakin izan  duenik. Baina,  hemendik aurrera behintzat, talentuaz, teknologiaz eta tolerantziaz jabetzen asmatuko al du!

                                                                  La democraica del conocimiento

                                           Daniel Innerarity Globernance institutuaren zuzendaria da

Pare bat aldiz edo esan izan diot Danieli bere idazlanetan gehien miretsi izan dudana ez dela bere jakituria izan, hain gai zailak horren erraz eta ulergarri azaltzeko trebetasuna baino. "La democracia del conocimiento" deritzan azken emaitza honek ere ez dio merezimendu horri batere zorrik. Hasierako zenbait pasarte astuntxo samarren ondotik, aurrera egin ahala saiakera gero eta interesgarriagoa da;  "Ciudadanía científica" izenburupeko  seigarren kapitulua ikaragarri polita eta zazpigarrena, berriz, "La inteligencia de la crisis económica" izenekoa, 2008tik honako krisiaz irakurri dudan azalpenik argigarrienetakoa. Azpimarragarria ere sormenari eskainitako laugarren parte osoa: "El valor de la creatividad", "Sobre el concepto de la innovación social" eta "La gobernanza de los territorios inteligentes".

Finantza-sistema politika-sistema baino jakintsuago

"No es exagerado decir, por tanto, que entre las causas de la crisis hay un fracaso cognoscitivo. ¿Por qué el sistema financiero aparece como más inteligente y dinámico que el mundo de la política y el derecho? Pues fundamentalmente porque la economía tiene una actitud cognitiva, flexibilidad y una enorme capacidad de aprendizaje, mientras que la política y el derecho están acostumbrados a un estilo normativo, que se traduce en una tendencia a dar órdenes allí donde tendrían que aprender".

"La complejidad y la velocidad de la innovación financiera han situado a los bancos y a las instituciones aseguradoras en una posición de liderazgo cognoscitivo".

"Ésta es la razón por la que puede afirmarse que no habrá una solución verdadera a la crisis mientras los actores públicos no sean capaces de generar el saber necesario".

"La política tiene que decidir, en definitiva, si aspira a desempeñar esa función (configurar una gobernanza mundial e intervenir con eficacia en los procesos de globalización) o se contenta con el papel de víctima".

 

 

 

Jaime
Jaime dio:
2011/11/21 17:45

Krisi malapartatu hau dela eta, orain dela gutxi liburu interesgarria heldu zaigu e-mail baten bidez: "Hay alternativas" Vinçenc Navarro, Juan Torres López eta Alberto Garzón Espinosa idatzita. Noam Chomskyk idatzitako aintzin-solasa batez aurkestuta. Antza denez, presio handiak izan dira goiko estamentuetatik liburu honen argitalpena oztopatzeko hauteskundeak pasatu arte. Hori horrela izanik, formatu PDFz Interneten bidez zabaltzen ari dira. Nire E-book-ean sartuta, hasi naiz irakurtzen ea zertan dautzan aipatutako hautabide hauek. Izan untsa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal