Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Egungo energia-eredua ez da iraunkorra

Egungo energia-eredua ez da iraunkorra

Amatiño 2011/11/15 14:00
Guztia petrolioaren prezioaren gora-behera kontua baino konplexuagoa da. Eta esan egin behar, ez petrolioaren sektorea defenditzeko, gizarte-pedagogia areagotzeko baino. Arazoa petrolioari bizkarreratzea oso erraza da, baina norberaren erantzukizuna uxatzea baino ez.

Nazioarteko Energia Agentziak (IEA) esan berri du “munduan indarrean dagoen energia-ereduaren etorkizuna ez dela iraunkorra". Eta  berehala hainbat komunikabidetan irakurri ahal izan dugu “petrolio garestiaz  energia-sistema ez dela iraunkorra". Lehen diagnosia egia da. Bigarren interpretazioa ez.

Bai, egia da,  World Energy Outlook 2011 delakoaren aurkezpenean Maria van der Hoeven zuzendariak nabarmen asko esan duena. Egokitzen ez baldin bada, gaur egun indarrean dagoen energia-sistemak ez du etorkizunik.   Ekuazioa oso erraza da:  ekonomiaren hazkuntza gero eta handiagoa bada (BPGa eta energia-kontsumoa elkarrekin doaz) ; suspertzen ari diren herrialdeetan (Brasil, Txina, Indonesia, India, Turkia, Hego Afrika….) urtero milioika lagun txirotasunetik ateratzen ari baldin badira eta, gainera, hurrengo urteetan munduko biztanleria erruz gehituko bada --suspertzen ari diren herrialdeetan gehienbat, hain zuzen ere--, ondorioa ezin latzagoa da: ez dago  energiarik guztiontzako lain. Gureak egin du.

Egoera ez da berria, diagnosia ere ez. Gogoan izan Nazioarteko Energia Agentziak berak 2030 eta 2050 urteetarako duela hiru urte (2008) egindako  iragarpen biak, baikorra eta ezkorra.

Kontsumoa murriztu beharra

Irtenbidea, inon egotekotan, energia-eraginkortasunean dago (gehiago ekoiztu kontsumo gutxiagoz), energia-iturri askotarikoetan (denak behar ditugu), energia berriztagarriak biltzeko sistemetan (diru-ezarpenak), teknologiak eskaini ditzakeen berrikuntzetan (ikerkuntza) eta energia-estrategia bateratuan (politika).

Hau guztia petrolioaren prezioaren gora-behera kontua baino konplexuagoa da. Eta esan egin behar, ez petrolioaren sektorea defenditzeko, gizarte-pedagogia areagotzeko baino. Arazoa petrolioari bizkarreratzea oso erraza da, baina norberaren erantzukizuna uxatzea baino ez da.  Hemen denok gara errudun, alegia, eraginkorrak ez diren ganorabako xahutzaileak, zenbait energia-motaren alde baina kontra dauden frikiak, energia berriztagarriak biltzeko batere presarik ez duten interesak, teknologia arriskutzat jotzen duten sasijakintsuak eta energia-estrategiarik arautu eta adostu nahi ez duten isilpekoak eta beldurtiak..

Gainera, ez gero tronpatu: petrolioa garestitzeak baditu bere alde ontxoak. Esaterako, kontsumoa murriztu, gehiago iraun, merketan errentagarriak ez diren  erreserbak ahalbideratu, energia berriztagarrien kontsumoa suspertu, ikerkuntza eta teknologia beste hainbat energia-motatan eragin…

Hermes

HERMES aldizkariaren azken aleak energiaren gaineko eztabada dakar nagusiki, José Luis San Pedro, Josu Jon Imaz, Eloy Alvarez Pelegry eta Xabier Viteriren ekarpenak tarteko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: