Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Athletic-ek elastiko berria aurkeztu

2011/07/30

Aspaldiko partez eguzkia atera zen atzo arratsaldez Lezama inguruan, Athletic-ek hurrengo denboraldirako elastikoa aurkeztu zezan. Arestiko barne-hauteskundeetan zuzendaritza osoa aldatu berri duen lehen euskal taldeak, elastiko txukunaz gainera beste hainbat osagai behar izango ditu azken hiru urteotako emaitza dezente onei eutsi ahal izateko. Hasteko, bere izarrik distiratsuenak azaldu zituen kazetari grafikoen aurrean... alkandora berriez jantzita.

Athletic-ek elastiko berria aurkeztu - Gehiago irakurri

Bilatzaileak ere sare sozialen arrastoan

2011/07/29

Sare sozialak dira azken urteetan Interneten arrakasta handiena izan duen fenomenoa. Twitter, Facebook eta horrelako tokiek milioika erabiltzaile bereganatu dituzte oso denbora gutxian. Sare sozialen bidez, gure gustuak, aurkikuntzak eta egindakoak lagun eta ezagunekin partekatzea ohikoa bihurtu zaigu. Joera hori beste esparru eta zerbitzu batzuek ere baliatu dute: komunikabideen edukien zabalkundean, adibidez, gero eta garrantzitsuagoak dira lagunen gomendioak. Eta bilatzaileek ere ez dute olatua galdu nahi; Googlek, adibidez, neurri batean behintzat, beti izan du osagai sozial hori.

Bilatzaileak ere sare sozialen arrastoan - Gehiago irakurri

Mutil-dantzak eta nesken parte-hartzea

2011/07/29

Elizondon, Santiago egunean neskak atera ziren mutil-dantzetan eta ondorioz urtero dantzatzen duten hainbat dantzarik plaza utzi zuten. Horren inguruan eztabaida dago Baztan-en, azken urteotako eztabaidak jarraitzen du, eta Baztandik kanpo ere izaten ari da oihartzuna.

Mutil-dantzak eta nesken parte-hartzea - Gehiago irakurri

Bengoa vs Unzalu

2011/07/29

Ez dakit nik, bene-benetan, nork duen arrazoia, euskararen mesedetan zein kaltetan Osakidetzak hartu berri duen erabakiaren inguruan. Eta segurutik sekula ez nintzen eztabaida honetan sartuko Bengoa sailburuaren eta Andoni Unzaluren deliberamenduak entzun izan ez banitu baina… hauxe gero marka, hartutako erabakiaren defenditzaileen leloak izan dira, hain zuzen ere, kontrako esparrura eraman nautenak.

Bengoa vs Unzalu - Gehiago irakurri

Ames bat

2011/07/28

Aurreko baten espiritismo saio baten partehartu neban. Zirraragarrixa izan zan: antxiñako gizon baten arimia ekarri genduan gaur eguneko Lekeittiora, mesa-camilla baten gaiñian egindako nigromantziei esker.

Ames bat - Gehiago irakurri