Kultura hedonista
Larunbatean, lagun batek animatuta zarzuela saio bat ikusi nuen. Arrasaten, feudo abertzale erradikal horretan. La Revoltosa.
<
Kultura zela pentsatu nuen.
- Kultura ez elitista
- Kultura plazerrerako, disfrutatzeko sortua.
- Kultura konpartitzeko, ez bakarrik artistaren gozamena, baizik eta publikoari gozatua emateko grinaz sortua.
Eta oso gustura irten nintzen. Atzo igandez beste antzezpen bat ikusi nuen, Arra arraroa, aurrekoaren matxismo dezimononikoaren antipodetan. Hala ere, formatu txikiko monologo bat, xaloa eta zuzena, gauzei beren benetako izenarekin deitzeko jarrera batekin... Aurrekoa bezain ez-elitista eta gozagarria iruditu zitzaidan. Txalo bat Oier Guillan idazleari, Iñigo Ortega aktoreari eta beren inguruko Metrokoadroka kolektibokoei.
Arrasateko zarzuelistak datorren urtean itzuliko dira, baina Arra Arraroa errepikatuko da hurrengo egunetan. Abenduaren 1ean Dokan (Donostian) eta 6an Durangoko Azokan. Gomendatzen dut.
Kaixo Luistxo! Lehenik eta behin, mila esker zure blogean txokotxo bat eskaintzeagatik! Egia esan guztiz ados nago zurekin (matxismoarenarekin batez ere, jejeje). Ziur naiz gureak ez lukela inongo zentzurik publikoak (zu tartean, oraingoan) halako ilusioa erakutsiko ez balu. Kultura hala izan beharko litzateke. Herritik eta herriarentzako. Ilusioa konpartituz eta guztiok gozatuz. Hala ere, batzuetan ez da hain erraza izaten, ezta? Berriz ere, mila esker! Egun aparta izan dezazula!