Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Txoriez eta loreez

Txoriez eta loreez

Elena Laka 2011/11/27 22:43
Asteleheneko Goiena

Debekatuta zion bere buruari krisiaren ondorioei buruz idaztea, hain kikilduta zeukaten ulertzen ez zituen ekonomiazko albisteek. Hauteskundeei buruz idaztz zezazakeen, baina PPren garaipen borobilak izua baino ez zion sortzen. Pentsatu zuen hauteskundeek Euskal Herrian ekarritako aire berriez jardutea, baina konturatu zen adierazten zuenean zazpi ordezkaritik sei gizonak zirela, zehazteke zegoela egin beharreko oposizioa, eta gero, txantxa moduan, taldeko buruaren itxurak Olentzero kaletartuarena ematen zuela, bada, komentario horiek ez zirela inguruan ondoegi hartzen.

Irtenbide bila, ihes egiteko literaturara jo zuen orduan, amodiozko liburuetara. Hor behintzat nahigaberik ez,  topatuko zuen plazerra. Irakurri zuen nola, behin ezpainekin nahi gabe erakartzen zaituenaren  ezpainak ikututa, haien ukimena eta usaimena betiko geratzen den burmuinean itsatsita, droga indartsu bat bailitzan. Horren gainean idaztea pentsatu zuen, ez da beldurgarria, ez eztabaidagarria, plazerra ematen du. Baina bertantxe jabetu zen Goienako zutabe batean zegoela, ez Barbara Cartlanden errelato batean.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.