Blogak
Haizia eta pintadak
2011/12/18Udazken goiz haizetsu baten irudixak, musika intimista batek lagunduta, eta Lekeittion bildutako azken pintada ikusgarrixak erakutsitta. Brand new Kurosawel production (4'30'')
Zinearen omenezko zinea
2011/12/17"The Artist" filma, mutua eta zuri-beltzean, zine-zinea da, zinearen beraren oroipenez josia, batere bikoizketarik behar ez duena eta, aurpegien adierazkortasuna azpimarratzeaz gainera, edozein pasarte, sekuentzia, egoera, giro edo klimax nabarmentzeko musikaren ahalak aldarrikatzen dituena.
Kantari filosofoa
2011/12/15Hilaren 4an. Donostiako Kursaalean egin zitzaion omenaldira nindoala, semerik gaztenari galdetu nion Xabier Lete ezagutzen ote zuen. Eta zera erantzun zidan, galdera inozo samarregia egin izan banio bezala: “Aitaaa… kantari nahiko filosofoa, ezta?”. Kantari filosofoa… ez da definiziorik eskasena.
Durangoko Udal euskaltegiak 25 urte
2011/12/14Gaur iluntzean ospatuko dute urteurrena, eta joan ezin naizenez, letratxo batzuk idatzi ditut.
"Gogoeten kabian": Gerra zibileko errepresioa eta hobi komunak mintzagai dokumental batean
2011/12/14Aste honetan aurkeztu da Iruñean "Gogoeten kabian - Donde habita el recuerdo". Clemente Bernad argazkilariaren azkenengo lana da. Gerra zibileko hobi komunen inguruko liburua eta dokumentala. Irudi gordinak. Historia gordinagoa.
Gailu mugikorretako aplikazioak, webaren kalterako
2011/12/13Gaur egungo telefono mugikorrek eta tabletek Interneten ibiltzea ahalbidetzen dute; baina, horietan, normalean, ez da nabigatzaile bat erabiltzen, ordenagailuetan bezala. Ia webgune edo web-zerbitzu orok garatu ditu gailu mugikor horietarako aplikazioak, eta aplikazio horien bidez sartzen da jendea webgune horietako edukietara. Joera hori webaren estandarrei eta irekitasun- eta publikotasun-printzipioei kontrajartzen zaie, eta webaren kalterako dira.
Eusko-akitaniar euroeskualdea
2011/12/13Euskadik eta Akitaniak elkarrekin osatzen dute atzodanik legezko euroeskualde berria. Beti ere onuragarri da auzokoekin indarrak bildu, egitasmo bateratuak sustatu eta elkarri lagundu. Hitzarmenak ez du segurutik gure arazo guztiak konponduko baina kalterik sumatzen dionak esan dezala.
