Iñigo Cabacas, in memoriam
Atzo erabaki nuen idatzi behar nuela blogean azken bi aste hauetan Gasteizen (Xuban Nafarrate martxoaren 29an) eta Bilbon (Iñigo Cabacas apirilaren 5ean) larriki zauritutako bi pertsona horiei buruz, baina jada ezin esan larriki zauritutako bi pertsona daudenik: Xuban errekuperatzen ari den bitartean, Iñigo gaur bertan hil egin baita.
Buruan nituen ideiak ederki adierazi dituzte idatziz Iker Armentiak ¿Qué está pasando con la Ertzaintza? apuntean eta Imanol Muruak Datorren lekutik datorrela zutabean.
Adibidez, hona hemen Imanolen hau:
"Ertzaintzak esan du zer gertatu zen ikertuko duela, ez omen dagoelako argi pilotakada batek jo ote zuen. Poliziaren bertsioei buruzko eskarmentuak itzulpena egiten digu: ukatu beharrean ez dagoela argi besterik esan ez baldin badu Ertzaintzak, argi dagoela ondoriozta daiteke".
Deigarria ere El Correok jasotzen duena: "Mi hijo tiene un boquete en la cabeza". Amaren esaldia da. Aitaren beste esaldi bat: "Como para cualquier padre, es un chaval modelo. Es sano, deportista, le encantan las olas (el surf), jamás ha estado metido en líos de política".
Ulertzen dut aitak esan nahi duena, baina Iñigo politika kontuetan bazebilen ere, Ertzaintzak hura jipoitzeko eskubidea zuen?
Indarkeria mota hau ere gelditu beharra dago. Derrigorrean. Gai izango ote gara, adibidez, agur esateko poliziak jaurtitzen dituen gomazko pilotei? Ni ez naiz oso manifestu zalea, baina hona hemen Katalunian sortutako Stop Bales de Goma kolektiboaren webgunea, baita begia galdu duten Nicola Tanno, Jordi Sallent, Oscar Alpuente eta Jordi Navalekin eginiko bideo hau ere.
"Ninguno de ellos estaba haciendo un acto vandálico, aún no saben por qué les dispararon, y posiblemente nunca obtendrán una respuesta (...) Ninguna de las víctimas de las bolas de goma sabe quién les disparó. Los agentes responsables se mantienen en el anonimato y siguen yendo a trabajar cada día por la seguridad de todos nosotros".
Euskal Herrian ere ezagunak dira horrelako kasuak. Aspalditik gainera. Begia galdu duen jendea, bizia galdu duena. Gaur, tamalez, beste bat gehitu behar zerrenda honetara: Iñigo Cabacas. Gugan bego!
Iñigo Cabacas, in memoriam (este apunte en castellano).
http://dabid.noblogs.org/2012/04/09/dos-versiones-de-lo-que-paso-con-inigo-cabacas-pitu/#comment-64 Dabid Martinez.en blogean iada utzi dudan komentario kopiatzen dizut datu gisa hemen ere...
Datu gisa, Europar Komisioak 2011ako ekainean Ertzaintza, mosso, CNP, GC eta Polizia portugesei euren pilota jaurtitzaileen erabilera bertan behera usteko agindua eman zien eta horretarako 2012ko urte bukaera jarri zien muga.
Iñigo Cabacas.entzat beranduegi…
Hala ere, arazoa ez da soilik peloteroena, gorputz errepresiboena baizik…