Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Literaturaren Hamar Manamenduak

2012/03/16

Noizean behin, gauzak argitze aldera, Moises literario bat jaitsi beharko litzateke mendiren batetik (Sinaitik, Parnasotik edo, zergatik ez, Igeldotik) Jainkoaren hitza, hots, Benetako Literaturaren bidea erakutsi diezagun. Niri hala gertatu zait, ametsetan izan bada ere.

Literaturaren Hamar Manamenduak - Gehiago irakurri

Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian

2012/03/14

Euskadi Irratiaren politika-solasaldian Xabier Gurrutxagak aitortu zuenez, bekaitzez ikusi omen zuen Athletic-ek Manchesterren jokatutako partida. Eta denok sumatu genuen Xabier, errealzalea izateaz gainera, tipo jatorra eta gardena dela.

Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian - Gehiago irakurri

Didaktikuegixa

2012/03/14

“De la tierra a la luna”, Jules Verne.

Didaktikuegixa - Gehiago irakurri

Badatoz elkarrizketa-agenteak

2012/03/13

Applek iazko urrian aurkeztutako iPhonearen 4S modeloaren berrikuntza nagusietako (eta bakarretako) bat elkarrizketa-agentea da, Siri izenekoa. Telefonoaren aplikazio eta aukeretarako atzipena ukipen-pantailaren eta teklatuaren bidez egin ordez, ahotsaren eta lengoaia naturalaren bidez eskaintzen du iPhone 4S modeloak aurreinstalatuta dakarren aplikazio honek. Eta Applek egiten duen ororekin gertatzen den moduan, seguruenik horrelako elkarrizketa-agenteak zabalduz joango dira smartphone eta tabletetan.

Badatoz elkarrizketa-agenteak - Gehiago irakurri

Hegoaldeari falta zaion Iparra

2012/03/12

Honelatsu laburbildu zuen aurkezleak, bart, Kursaalean izan genuen kontzertua. Auskalo Hegoaldeak “iparrik” galdu ote duen baina, ezer galtzekotan, oraindik ere nola-hala Iparraldean dirauen lirika bai, behintzat.

Hegoaldeari falta zaion Iparra - Gehiago irakurri

Iruzurra amortizatu gurarik

2012/03/10

“… telesail ugariren intertestualitateak zerbait aldatu dela iradokitzen digu. Ez kontagintzaren historian, medioaren historian baizik. Telebistak literaturari eta zinemari zegozkion baliabideak hartu ditu eta helburu jakin batzuen zerbitzura jarri. Hain era ederrean! (Mikel Soto. Txalaparta, 2011)

Iruzurra amortizatu gurarik - Gehiago irakurri