Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / David de Ugarteren hitzaldia Eraldalab jardunaldietan

David de Ugarteren hitzaldia Eraldalab jardunaldietan

Mikel Iturria 2012/05/13 22:38
Sareak eta P2P iraultza. Bideoa.

Aurrekoan esan bezala, larunbat honetan Eraldalab jardunaldiak izan genituen Andoainen. Goizean interbentzio laburrak izan ziren, proiektu ezberdinak aurkezteko, eta bazkalostean tailer pare bat egon ziren.

Itxiera moduan, bi orduko klase magistrala eman zuen David de Ugartek. Gaia: sareak eta P2P iraultza.

Hain izan zen interesgarria tipoaren hitzaldia, ezen Anoetan egon zen Aranbururen agurrera ez joatea erabaki bainuen.

Ahal baduzue, ikusi bideoa eta jarraitu Daviden jarduna Las Indiasen. Ez bilatu ortodoxia. Seguro gauza askotan ez zaudetela berarekin ados, baina kitzikagarria da haren jarduna. Hausnartzen laguntzen du. Eta ez da gutxi.

Eguneratzea: 22:55. De Ugartek erabilitako ilustrazioak ere ikusgai jarri ditu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter