Blogak
Iñigo Cabacas, in memoriam
2012/04/09Bai, ikusita zegoen pertsona bat hilko zutela. Iñigo Cabacasi egokitu zaio. Gugan bego!
Aragoiko jatetxerik jatorrenetakoa
2012/04/08Behin, barrena, ezagutu beharrekoa da Echoko Gaby jatetxea (Blasquico). Lege zaharreko jatetxe txukuna, jatorra, benetakoa, Aragoiko sukaldaritza peto-petoaren adierazgarrienetakoa. Ez dut nik esango bihar bertan joateko baina, inoiz joatekotan, ez behintzat datorren hamarkadarako utzi, ez baitu behar bada ordurarte iraungo. Edo etxekoandreak lanari utziko diolako edo ondorengoek oraingo prezioei eusterik izango ez dutelako.
Mimosa, ansiolitiko samarra
2012/04/06Mimosa da udaberriak aurrera egin ahala lore horia galtzen duen zuhaitza. Kandelario, San Blas eta Santa Agata egunekin batera loratu ohi da urtero, otsailaren lehen aste inguruan, eta San Jose ondotik zimeldu, apiril aurretik. Gurean behintzat, mimosarik ez da basoan edo oihan galduan. Nekez gero ernalduko da mimosarik bere kasa. Mimosa non, etxea han. Mimosak jarri egiten dira, nahita landatu. Norbaitek, noizbait, horrela nahi eta erabaki izan duelako.
Albistea bigarren finala omen
2012/04/04Zertan ote antzeko kazetariak eta adineko jendea? Ez daudela sekula egunekoaz gustura. Laurogei urteko zaharra egongo da bai, pozarren, familiaz goxo-goxo inguratua eta esango du: datorren urtean ez naiz egongo. Eta liburu-aurkezpenean kazetariak galdetuko diogu egileari: noiz argitaratuko duzu hurrengoa?
Autismoa: jabetzea ongi dago, baina gehiago behar da
2012/04/03Egun hauetan izan da autismoaren egun internazionala. Hainbat artikulu ikusi dut mediotan, Boing-boing-ekoa iruditu zait interesgarria.
Pasioa San Joanen hitzetan... lapurteraz
2012/04/02Igande arratsaldez Donostian izan genituen "Le Concert Lorrain" ganbera-orkestra eta "Nederlands Kamerakoor" abesbatza. Elkarrekin eskaini ziguten Johann Sebastian Bach konpositorearen "Pasioa San Joanen hitzetan" erestia. Bach berez da astuna, eta atsedenik gabeko 130 minutu lar luze, musika anoa txikerragoetan maite dugunontzat. Hala ere, ez lokartzeko-edo, dezente gustura aritu nintzen librettoa lapurteraz irakurtzen. Lapurteraz?
Getaria finalista da 2012ko Model Your Town lehiaketan
2012/04/022010ean Donostia izan zen finalista lehiaketa honetan. Aurten, berriz, Getaria dago Europa eta Amerikako beste bost hiriekin batera.
Aldatzeko itturrixa
2012/04/01Oier Gorosabel "Txikillanak" argazki politta berreskuratu dau azkenengo Eibar aldizkarittik. Aldatzeko itturri zaharra da, monjen eskola onduan zeguana, trikuharri itxurako aterpe baten azpixan. Gure etxetik berbertan, zenbat aldiz erango ete neban ura itturri horretan. Jardiñetarako bide barrixak bota zeban 1990 inguruan.
Saiak, jolasantza
2012/03/31Bertako-bertakoek baino ez dakiten arren, sarri gero, usu asko, sai-aldrak jaitsi ohi dira Karrantzatik Muskizko hondartza aldera, “maldan behera”, Petronorren findegiko tximiniei darien isuri beroaz gozatzeko eta, bidenabar, behetik gorako aire-lasterraz baliatuta, lar ahaleginik gabe, berriro ere, gorantza, Karrantzako mendi-gailurretara itzultzeko. Sekulako ikuskizuna.
