Beleak finantzatzen, euskal eredua
Hiru lagun ere ikusi ditut azken egun hauetan Crowdfunding delakoari Crowfunding deitzen. Gauza bat da finantziaketa kolektiboa, eta besteak beleak finantziatzea! Azkena, Lorea Agirre Berrian, eta hari tuitak egin dizkioten batzuen mezuak, Loreak ez baitu pertsonalki ezer tuiteatzen.
Txikikeria ortografikotik haratago, Agirrek eta beste batzuek nabarmendu izan dutena da formula hau ohikoa izan dela eta dela gure herrian, euskalgintzan. Jakina ba. Kanpoan asmatutakoa ez da, ez horixe.
Hala ere, auto-indartze militantetik haratago, apurtxo bat gehiago esan daitekeela okurritzen zait. Euskal eredua, gure labela, the fucking Basque model, normalean, iruditzen zait niri, honela izaten da:
- Dena petitcomitean, itxian lotu.
- Dirua lortzeko crowdfunding (edo, modu prosaikoagoan ere, dirurik tartean izan barik, babesa lortzeko deia izan daiteke hau, Herriari egiten zaiona; baietza eta atxikimendua bilatzen da edonola ere, ez eztabaida eta sormen kolektiboa).
- Argudio espiritualak 2 justifikatzeko, 1 aipatu ere ez.
Salbuespenak badaude, dena den. Nik ezagutzen dut baten bat, zorionez.
Agian Crowdsourcing behar ote dugun... ideiena batik bat.