Blogak
Adarra jotzearen musika
2012/04/22Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Tronpa Taldeak saioa eskaini zuen atzo, larunbat goizez, Errenteriako Andra Mari abesbatzarekin batera, Miramongo egoitzan. Ezustekoak gero larunbatetan eratu ohi diren “matinée” hauetan isilik misilik eskaini ohi diren aukera-maukerak, azken asteburu honetako Brahms, Schumann eta Schubert tarteko. Gure ongizate-gizarte oparoari darizkion soberakin horietakoa. Lujo hutsa.
Punkiek ere merezi dituzte kaleak
2012/04/21Santurtzin herri ekimena sortu da Eskorbuto taldeko Iosu Exposito eta Juanma Suarezek kale bana izan dezaten.
Nafarroa, 1512-2012
2012/04/20Beldur naiz bostehun urteren bueltan orainak ez ote duen iraganak baino gehiago balio, oro har. Izan ere, orain bada 1512an Nafarroan ez zenik: hauteskundeak. Eta hauteskundeak, kiroletan ez bezala, parte hartzeaz gainera, irabazteko dira.
Tim Berners-Leek WWW2012 kongresuko irekiera-hitzaldian eta "Web as a human right?" mahai-inguruan esandakoak
2012/04/20Biziki gauza interesgarriak esan ditu, ohi bezala, webaren asmatzaileak
Ideologiarik eza nagusi
2012/04/18Filmak salatzen duen arlorik larriena ez da Sarkozyren izaera lotsagabea, jarrera maltzurra edo neurribako handinahia, zenbait politikariren (Sarkozy bera tarteko, jakina) ideologiarik eza baino. Eta, segurutik, are kezkagarriago, zenbait hautesle-andanaren ideologiarik eza. Eskuin zein ezker muturreko hiritarrek hautagai berberaren aldeko apostua egin izana, gizartean barrena benetako larrialdiren bat gertatzen ari denaren adierazgarri nabaria baino ez da.
Komiki-solasaldiak Arrasateko Kulturaten, Antonio Altarribak gidatuta
2012/04/18Komiki bana gai izango duten hiru solasaldi izango dira
