Isuntzako "txillixo-gunia"
Igaz kasualidadez enterau giñan, eta penia emon zeskuan gehixago ez juan izatiak. Aurten be, zorixonez, Lekittoko Txozna Batzordiak hondarreko parkeko gune lasaixan ideia aurrera etara dau, eta ixa egunero pasau gara bertatik. Arbola arteko gune atsegin bat, lur garbi xamarrakin - herrixan baiño gehixago bai- eta beraz ume narrastixak dakagunondako zoragarrixa. Gaiñera programaziño ludiko-kultural politta. Eskerrikasko.
Argazkiak.org | Irrati tallarra Isuntzan © cc-by-sa: txikillana
Gaur be han egon gara, zelan ez: eta Xabi Navarro “Jota” laguna topau dogu, Egin eta Arrakala irratixetako beteranua, umez inguratuta, irrati taillar infantilla dinamizatzen. Gu egon garan tartian gero eta partehartzaille gehixago –txiki ta haundi- hurreratu dira eta erretirau garanian be han laga dogu jente montoia tar-tar-tar mikrofonuetan berbetan.