Axuri Dantza, Arrate gainean
Nire kazetari-argazkien artean Arrateko bi hauek aurkitu ditut: 1972koa bata, 1974koa bestea. Biak dira, argazki gisa, kalitatez eskas samarrak, eta, seguru asko, ez bata eta ez bestea ez dira Arrate Egunekoak.
Aurrena, 1972koa, Oier Araolazak zuzentzen ez badit behintzat, nik esango nuke Kezka Taldea dela, Axuri Dantza edo dantzatzen, erronkariar janzkeraz, udaberri inguruan. Ziurrenik denak neska eibartarrak, zein baino zein ezagunagoak, nik neuk hirugarrena (ezkerretik) baino ez dudan arren antzematen: Odile Kruzeta, Euskadi Irratiaren zuzendaria izango zena. Argazkian, 14 urte inguru zituen. Nik garai hartan 27 (eta bi seme-alaba) eta ezin ba Odileren sasoiko neskatilak gogoan izan.
Axuri Dantza, Arraten. Kezka Taldea, 1972
III Trikitilari Eguna. 1974.09.22