Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

The popabistero experience

2012/05/11

Faltan botatzen juat, bai, atxetara juan eta eguzkittan narru gorrittan ibiltzia. Oin dala lau urterarte gauza arrunta zuan neretako; udan, astian pare bat bidar atxetara jaitsi, dzanga uretara, eguzkittan sikatu.... urte asko pasau jittuadaz halan, toallarik be erabilli barik. Egixa esan, taparroi barik ibiltzian erosotasuna ezagutu nebanetik nekez zapaldu juat nik hondarrik.

The popabistero experience - Gehiago irakurri

Andoni Areizaga, nagusirik onena

2012/05/10

Minbiziak jota hil da Andoni Areizaga, ETB estreinako antenaratzeko orduan Euskal Irrati Telebista erakundearen zuzendari nagusia zena. Andonik ezer gutxi zekien komunikabideez, 1982ko azaroan, irrati-telebistaren lemaz arduratu zenean; eta 1985an zuzendaritza utzi zuenetik aurrera ere, ez zuen gehiago sektorean lanik egin. Baina hilabete eman zioten Urteberri-egunean Euskal Telebista plazaratzeko eta egin egin zuen.

Andoni Areizaga, nagusirik onena - Gehiago irakurri

David de Ugartek itxiko du EraldaLAB jardunaldia

2012/05/10

Maiatzaren 12an egingo da Andoainen. Tartean, Leire Narbaizak eibar.org eta eibartarrak zerrendari buruz egingo du berba.

David de Ugartek itxiko du EraldaLAB jardunaldia - Gehiago irakurri

80. hamarkadako pop musika Donostian

2012/05/09

Mahai-inguru bat egon zen Ernest Lluch Kultur Etxean maiatzaren 3an.

80. hamarkadako pop musika Donostian - Gehiago irakurri

Ni urlia naiz, eta bakarrik nago

2012/05/08

Gazte jendeak txotxolokeriatzat joko du eta kritikari zorrotzak arinkeriatzat, baina sei hamarkadatik gorako dibortziatua, alarguna edo jubilatu soila nekez aspertuko da gero, bere burua behin baino gehiagotan ikusiko du-eta Marigold hotelaren ostatatuen artean.

Ni urlia naiz, eta bakarrik nago - Gehiago irakurri

Arditurrira bizikletan

2012/05/07

Larunbatean bizikleta ibilaldi polita egin genuen, Oiartzungo Arditurrirainoko bidegorrian.

Arditurrira bizikletan - Gehiago irakurri

♥ ♥ Nire irakurketa hautatuak ♥ ♥

2012/05/07

Sautrela (gogoan bego) saiorako hamalau testu aukeratu nituen iaz. Nik dakidala, ez ziren guztiak emititu. Horregatik, denak bildu eta hona ekartzea erabaki dut; horregatik, eta baita telebistako programa, aukeratutako egileak eta, batez ere, neure burua omentzeko ere.

♥ ♥ Nire irakurketa hautatuak ♥ ♥ - Gehiago irakurri

Ingurumen-kazetaritza

2012/05/07

Ingurumen-kazetaritza beste hainbat kazetaritza-mota baino konplexuagoa eta eztabadaigarriagoa da. Ez, ordea, presiorik gehien jasotzen duena. Prentsa klasikoaren krisialdiarekin batera, gaiaz gehien dakitenek lanbidea uzten dihardute eta digitaletan hasi berriak diren belaunaldien prestakuntza urria da.

Ingurumen-kazetaritza - Gehiago irakurri