Kazetari espainiar progre horiek
–Non zaude, zein hiritan.
–Herri txiki batean nago.
–Eta Espainiako ze aldetan, ze probintziatan?
–Nafarroan.
Isilune txiki bat. Esataria Nafarroan ze musikari ezagutzen dituen buruz errepasatzen, nonbait.
–Ta ze hizkuntzatan kantatzen duzue, gaztelaniaz ala ingelesez?
–Ez batean eta ez bestean.
Isilune luzea. Esataria flipatzen. Ez daki ze hizkuntza bitxi izan litekeen musikari misteriotsu horrek darabilena. Azkenean musikariak, durduzamendu horretaz ohartuta edo esatariaz errukituta, argitzen dio:
–Euskaraz kantatzen dugu.
Elkarrizketak aurrera jarraitu zuen, eta beste galde-erantzun batzuen ondoren esatarriak asmatu zuen entzule euskaldunak aspaldian igarritakoa: musikaria Gorka Urbizu lekunberritarra zela, Berri Txarrak taldekoa.