Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Araua ziurtatzen duen salbuespena

Araua ziurtatzen duen salbuespena

Amatiño 2012/11/09 01:35
Puerto Ricok Estatu Libre Elkartua izaten jarraitzearen aurka bozkatu du, ez du independentziarik areagotu nahi eta Estatu Batuetako 51. estatu bihurtzearen alde azaldu da. Araua ziurtatzen duen salbuespena ote?

Auskalo zenbat urte diren – barrena, hogeitaka edo bai— Xabier Kintanak honelatsuko zerbait idatzi zuela: inork ez du ezagutzen independiente izateari utzi nahi dion estatu independienterik. Eta arrazoi zuen.

Orduan ere, orain bezalaxe, independentziaren kontrako arrazoiak hiritarren borondatean eta gurarietan mamitu beharrean, beldurrak eragindako mamuetan oinarritu ohi ziren eta, giro hartan, Xabier Kintanak zentzuz adierazi zuen nekez bizkarreratu zekiokeela independentziari alderdi txarrik inork ez baitu ezagutzen independiente izateari utzi nahi dion estatu independienterik.

Horra ba, hogeitaka urteren bueltan, nolabaiteko lehen kasua. Puerto Ricok gainditutzat jo bide du orainarteko independentzia-maila, baina ez erabateko burujabetzarik eskuratzeko, Ipar Ameriketako Estatu Batuen baitan beste estatu arrunt bat gehiago izateko baino. Aterpeko magal bila, nonbait.

Zer gerta ere, segurutik Xabier Kintanak arrazoi izaten jarraitzen du, oro har, nahiz Puerto Rico lehen salbuespena izan. Araua ziurtatzen duen salbuespena, behar bada, baina baita hainbat aldaketaren adierazgarri ere.

Trebi
Trebi dio:
2012/11/12 16:20
 Hainbat kometario mespretxugarri irakurri izan dut Ibarretxe Puerto Ricon irakasle ibili zelako. Behin erantzun nuen, Puerto Ricon asko dagoela ikusteko, herri bat bere geroa eraikitzen, gura duen moduan. Txantxa gitxiago.
Amatiño
Amatiño dio:
2012/11/12 21:50
Seguru gero, denean dagoela zer ikusi eta zer ikasi. Ez dut nik batere zalantzarik. Baina ez dudana ulertzen amaierako "txantxa gitxiago" esaldi hori da. Nor ari da ba txantxetan?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: