Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)

2012/07/19

Txori txiki polit hau nahiko ezezaguna da, arrunta den arren. Garai batean mendi inguruetako biztanle, gero eta arruntagoa da hiri eta herrietan, eta etxe ondoan ere aurkituko duzu, adi bazaude. Atzo Eroski alboan aurkitu nuen habia bat.

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) - Gehiago irakurri

Telebista = dirua

2012/07/18

Valentziako Irrati Telebistak (RTVV) hiru kateetako bat itxiko du eta 1695 langileetarik 1295 kalean jarriko. Iaz 73 milioi euro irion zituen soldatatan eta datorren urtean 17 milioi baino ez lituzke eralgi behar izango “egungo diru-ahalei dagokiekeen telebista-eredua birmoldatu ahal izateko”. Dirua da, nonbait, arazo.

Telebista = dirua - Gehiago irakurri

Pozaren tamaina

2012/07/18

Behar duzun zerbait galdu duzu bat-batean, edo aurkitzen ez behintzat. Behar lukeen lekuan begiratu duzu, eta ezer ez. Ondokoan, beste harako txokoan, etxeko zirrikitu bakoitzean, atzera ere lehenengo tokian badaezpada, bi edo hiru edo lau aldiz, alferrik. Marmarka ari zara, galeratxo horrek dakarkizun buruhausteagatik, eta zeure buruari madarikazioka, begi-bistan egon behar lukeen gauza xume hori galtzeagatik.

Pozaren tamaina - Gehiago irakurri

Autobus bidaiarixanak

2012/07/17

Geltokixetako bezero habituala nintzanian, internet gauza exotikua zuan, lantokiko ordenagailluan baiño kontsultau ezin zeikiana. Ordu asko, asko eta asko zain egotia suertatzen zuan: transborduak, konbinaziñuak, txartel erosketak... izperringia eta liburua lagun onak zittuan, eta papel zurizko fajo bat, eta boligrafua. Geltokixak izan dittuk, diferentziaz, orri gehixen idatzi izan doten lekua (baten 14 pajinatako karta bat idatzi najuan, letra txiki-txikixakin...).

Autobus bidaiarixanak - Gehiago irakurri

Ez da erraza progresista izaten

2012/07/17

Zalantza baino ziurtasuna nahiago izaten dugu, eta ideologiak (zeinahi dela ere) asko laguntzen digu horretan, edozein galderaren aurrean erantzuna prest edukitzen; adibidez progresista baldin bazara, berez datozkizu beste hainbat -ista: feminista, ekologista, antirrazista... baina batzuetan arazoak sortzen dira denak batera izaten.

Ez da erraza progresista izaten - Gehiago irakurri

Orontze - Donostia

2012/07/16

Ez gutxietxi gero mendi ezagunik gabeko etapak! Ibilbide gora-beheratsu bat nahikoa izan daiteke apurka-apurka indarrak lapurtzen joateko.

Orontze - Donostia - Gehiago irakurri

Mississippitik Bidasoara

2012/07/16

Lagun minari esker asteburu honetan deskubritu dut nik, estreinako, honezkero zazpigarren urtez Hondarribian eratu den blues jaialdia. Giro ona, programa atsegina, lehen mailako musikariak eta… doan. Nork eskain dezake gehiago?

Mississippitik Bidasoara - Gehiago irakurri