Lutelestian anderelunak aneurkintzen
Ez dakat goguan noiz laga izan doten nik liburu bat arasian, tragau ezinda. Hauxe bat. Arrazoia, itzulpena. Eskertzen dok Gerenabarrena’tar Andoni abadian ahalegiña, Arizonako puntan egindako bizkaierazko itzulpen-bihar estimagarrixa (beti dakat nik heterodoxuen aldeko sinpatia bat), baiña neretako baiño gehixago izan dok hau. Gerenabarrenak aitortzen jok, Ameriketan lan hau burutzeko ez zebala errekurtso askorik izan, eta gaztelerazko berbak itzultzerakuan euskal ordaiñak topatzeko arazuak izan zittuala (garbizalia dok-eta, guztiz), Lopez-Bera baten hiztegixa tarteko. Eta han agertzen ez zirazenak be, asmau bihar izango zittuala uste juat nik, hain da idazkera illun eta kriptikua.
Berba arraruenen zerrenda bat egitten jok amaieran:
- Oldozti: pensador.
- Upelkin: tonelada.
- Onizti: etica, moral.
- Lutelesti: geografia.
- Laterri-Altseintza: Ministerio de Gobernacion.
- Geznaritza: embajada.
- Ela: átomo.
- Berunpil: bala.
- Baltsakeri: comunismo
- Aneurkin: kilometro.
- Andereluna: esfinge.
- Amarraneitza: batallon.
- ...
Baiña ¡orraittiokan! beste hainbeste berba normaltzat hartzen dittuanez, ba esanahixa azaldu be etxok egitten. Ataskua eragin destan lehelengo kapituluari bakarrik begiratuta, hona batzuk: izuntzadun, enda, idekoa, ingurri, aldintsua, edesti, oldozkaia...
Gaixa interesatzen jatak, baiña... hain irakorketa nekeza aurrera eruateko beste, ez. Izatekotan, Agirren orijinala irakorriko najeukek.