Hamabost urte barrurako hitzordua
Hogeita hamabost urte (1977) dira, bai, Deia sortu zela, eta hogei (1992) Kazetaritza Fakultatean eztabaidatu genuela hogeita bost urte geroago paperezko egunkaririk izango ote zen. Elkarren arteko ñabarduren gainetik, baietz iragarri genuen mahaikide guztiek aho batez.
Oraingo ikuspegitik begiratuta, ez dut uste lar harrigarria izan zenik orduan asmatu izana. Nabarmen harrigarriagoa deritzat, paperezko euskarriak hogeita bost urte iraungo ote zuen 1992 zalantzan jartzeari.
Alhondigako ekitaldi berean, Xabier Lapitzek galdetu dio Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiari, zeintzuk izango ote liratekeen berak lehen orrialdean irakurri nahi izango lituzkeen albisterik azpamarragarrienak. Eta Bizkaiko nagusiak hegaztadaren letxe erantzun. Bat: “Lanik gabeko inor ez da geratzen Euskadin”. Bi: "Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du Europako estatu-buruen bileran”. Eta, hiru: “Euskadik Espainiari irabazi, Europako futbol-txapelketaren finalean”.
Diputatu Nagusiak ez du urterik aipatu, ez eperik jarri. Behar bada, Xabier Lapitzek galdetu ez diolako.
Deia argitaratu aurreko (1977) lehen frogak irakurtzen. Ezkerretik eskuinera, Luis Aranberri, Juan Carlos Ramirez-Escudero, Iñaki Iriarte (zuzendaria), Pedro Zubiete eta Fernando Múgica