Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Hiru gizon ilustre, itturri bidetik

Hiru gizon ilustre, itturri bidetik

Asier Sarasua 2012/11/16 09:10
Eibarko kantu ezaguna. Lehen taberna giroko eta mozkorraldiko doinua. Gaur egun 7 urteko gure seme-alabak Ikastolan ikasten dabena.

Kantu ezaguna Eibarren, Hiru gizon ilustre. XX. mende hasierako doinua, 3 zurruteroren gora-beherak kontatzen dittuana, amaiera ederrakin (behe-behian dakazue letria).

Gure seme Manexek (7 urte) aste honetan ekarri dau letria etxera, San Andresetarako ikasi bihar dabela-ta. Ohittura zaharrak eta betiko kantuak gorde eta ikastian aldekua naiz, jakina; eta ez naiz errezegi eskandalizatzen. Baina kurioso samarra pentsau jata gaur egungo hezkuntza-sistema super-arautu eta politikoki zuzen honetan, Ikastolako jaialdixan holakuak entzungo dirana: "mozkor-mozkor eginda...".

Eta ez da kritikia, gero. Gu pozik gabiz, Manex Aulesti eta Asier Lope, lepotik helduta etxeko karrajuan kantuan. Hori bai, zer bertsiño aukeratuko dabe gure seme-alabak? Asun Angerak eta Jose Sarasuak kantatzen daben bertsiño historikua? Edo mp5 taldian bertsiño histerikua?

Galdera retorikua da, jakiña.

 

 

Hiru gizon ilustre itturri bidetik
Mozkor-mozkor eginda Elgetakaletik,
Aulestik heltzen zion Loperi lepotik
Ez muzturrez aurrera erortziagatik.

La esposa decía Iriagaittikan:
-No le puedo sacarle Tocayonetikan.
Porque le gusta mucho napar beltzetikan
No le gustará tanto Urkuzuko urikan.

Urkuzuko itturrixak baleki berbetan
Zerbaitt esango leuke astelehen goizetan. (bis)

Egillia: Anbrosio Atxa, “Itxaso”

Oier Araolaza
Oier Araolaza dio:
2012/11/16 10:08
Ba gure alabak (8 urte) Arragueta kalian ikasi behar dau, eta sei azunbre zer diran ibili naiz esplikatzen, baina tutulu mendixaz galdetzen destanian, orduan bai emozionantia jarriko dala asuntua...


Bide batez, Hiru gizon-ilustreren egillia Anbrosio Atxa "Itxaso" dala aittatzen da sarri, baina, jakina da kantuen eta musiken inguruan autoretzak oso gauza nahasixa izaten dirala. Nire ustez, Hiru gizon ilustre kantu horretan, Itxason aportazioa zera izan zen, lehengo bertsoa Eibarrera egokitzea, eta bigarrena eta errematearen hitzak sortzea.

Hiru gizon ilustre kanta horren bertsio zaharrago bat ezaguna izan da Gipuzkoako kostaldean XIX. mendetik. "Hiru errege datoz" du izena, eta Zarautzen adibidez, errege magoen kabalgatan kantatzen da: "Hiru errege datoz / Kale nagusitik / tripa ardoz beteta / ezin egon zutik / Meltxorrek heltzen dio / Gasparri besotik / ez mutrurez arurrera / eroritzeagatik".

Xabier Etxabek eta Xabier Alberdik, "Zarauzko folklorea" liburuan azaltzen dutenez, "Bertso hori ezaguna da Donostian XIX. mendearen bukaeratik. Bada bertsoa Bilintxena dela esan izan duenik, baina Aita Zavalak ukatu egiten du uste hori; seguru dakigun gauza bakarra da Bilintxen garaian Donostian kanta hori ezagutzen zutela. Orion ere ezagutzen dute eta Tolosako Erregeek beste aldaera hau abesten dute zortziko erritmoan".
asier
asier dio:
2012/11/16 19:38
Iruzkin ona, Oier. Eskerrik asko. Bai, seguru handik hartu eta hona moldatutako zeozer izan leikela. Suerte, Tutuluko mendixakin!
oier g
oier g dio:
2012/11/17 01:32
Bai, nik be esango najeukek Lekeittioko kantuen bilduman (Traola Jujian 1) ikusi nebala horren parekorik. Oiñ ez dakat eskura baiña, konprobatzeko.

Ahotsetan be agertzeok: http://www.ahotsak.com/arrasate/pasarteak/arr-018-008/
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz