Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / “Lo patriótico es salir fuera”

“Lo patriótico es salir fuera”

Amatiño 2012/11/16 16:35
“Lo patriótico es salir fuera” adierazi du, hitzez hitz, Josu Ugartek, Arrasateko kooperatibetako Nazioarteko Jardueren zuzendariak. Detxeparek honelako zerbait proposatu zuen, 1545an, “ialgi hadi kanpora” esan zuenean. Eta Iparragirrek, duela berrehun urte, “eman ta zabal zazu munduan frutua”.
“Lo patriótico es salir fuera”

Josu Ugarte

Lo patriótico es salir fuera. Esaldi biribila ez ezik, erabat “iraultzailea” gero. Horrelako adierazpena, teoriaz behintzat, kapital neoliberalaren ordezkari maltzurren bati lerioke baina, hona non, Mondragon Internacional delakoaren zuzendariari datxekion. Abertzalea eta aberkoia izateko modu asko dago, jakina, eta horietako bat, ziurrenik, enpresak sortzen, merkatuak zabaltzen eta munduan barrena salpenak gehitzen.

Hala ere, oraindik bada gure artean edozein kultura-ahalegintxo iraultzatzat eta hil-ala-bizikotzat jotzen duenik eta jarduera ekonomikoa, ostera, malgré-nous besterik ez dela uste duenik. Eta, bistan denez, lantegi-esparruan ere oraindik bada euskal enpresak atzerrira atera izana ontzat ematen ez duenik. Seguru asko, gurean erabat barreiatu eta onetsitako ideia balitz Ugarte jaunak ez zukeen esan beharrik sentituko.

Ikaragarria da sekula lanpostu bakar bat ere sortarazi ez duen jendeak zein formula onak omen dituen inork lanpostuak sor ditzan. Hogei urte baino ez dira, hainbat –abertzaletasunaren izenean— gaizki esaka aritu ohi zela artez arte mundura ateratzeari ekin zioten enpresen bizkar. Mortalak eta bi entzun behar izan zituzten orduko aitzindariek, kanpoko lanpostu merkeez baliatuz bertako lanpostuen kaltetan ari zirelakoan.

Orain ordea, beraiei eta beraien ildotik jarraitu zutenei zor diegu euskal industriak ingurukoak baino hobetoxeago iraun ahal izana. Eskerrak gero, jaramonik egin gabe, garaiz mundura ialgi ziren!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: