Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Lutelestian anderelunak aneurkintzen

2012/11/17

“Azkatasunaren yarrai” (Agirre-Lekube’tar Joseba Andoni) liburua'ren irakurketa abortaua.

Lutelestian anderelunak aneurkintzen - Gehiago irakurri

“Lo patriótico es salir fuera”

2012/11/16

“Lo patriótico es salir fuera” adierazi du, hitzez hitz, Josu Ugartek, Arrasateko kooperatibetako Nazioarteko Jardueren zuzendariak. Detxeparek honelako zerbait proposatu zuen, 1545an, “ialgi hadi kanpora” esan zuenean. Eta Iparragirrek, duela berrehun urte, “eman ta zabal zazu munduan frutua”.

“Lo patriótico es salir fuera” - Gehiago irakurri

Hiru gizon ilustre, itturri bidetik

2012/11/16

Eibarko kantu ezaguna. Lehen taberna giroko eta mozkorraldiko doinua. Gaur egun 7 urteko gure seme-alabak Ikastolan ikasten dabena.

Hiru gizon ilustre, itturri bidetik - Gehiago irakurri

Hamabost urte barrurako hitzordua

2012/11/15

Hamabost urte barru izango al da paperezko egunkaririk? Hauxe da Bingen Zupiria zuzendariak gaur iluntzean egin duen galdera, Deiaren hogeita hamabosgarren urtebetetzea dela-eta, Bilboko Alhondigan izandako ospakizunean. Zer gerta ere, hamabost urte barru berriro elkarrekin biltzeko gonbitea egin digu, ondoko hiru zertzeladak frogatzeko, besteak beste: bizirik gauden, paperak dirauen eta Deiak darraien. Ni joango naiz.

Hamabost urte barrurako hitzordua - Gehiago irakurri

Handiak txikiago eta txikiak akabo

2012/11/15

Kultura sare oso bat desuseztatzen ari da, eta ez da Madrilen eraginez, oinezko kulturgileak nekez eskuratzen baitzituen diru-laguntzak Inaem-en. Jaurlaritzaren eta Diputazioen deialdiak murriztu dira, eta batez ere, udalen kontratazioa izugarri urritua da, eta horrek, azken horrek biziarazten zuen euskal kulturgintza.

Handiak txikiago eta txikiak akabo - Gehiago irakurri

La pelota vasca vs Ondarruko vasca

2012/11/15

Ondarruko Gazte Asanbladik antolatutako film laburren lehiaketa irabazi duen lana.

La pelota vasca vs Ondarruko vasca - Gehiago irakurri

2007an krisialdia aurreikusi zuten Sorian

2012/11/14

Soriako bi agure. Ekonomiaz eta krisiaz berbetan. Eskolarik gabeak, baina asko ikasitakoak eta zentzu handikoak. 2007an krisiaz eta ekonomiaz hasi ziren berbetan dokumental baterako. Pasarte batzuk berreskuratu dituzte eta sareratu. "¡Esto va a terminar mu mal!" aurreikusi zuten duela 5 urte. FMI, EBZ, eta ekonomista guztiek baino lehenago.

2007an krisialdia aurreikusi zuten Sorian - Gehiago irakurri

Maria van Rysselbergheren maitasun-istorio ezkutua

2012/11/13

Ahaztu egin zait noiz irakurri nuen azken aldiz nobela bat birritan. Oraingoan bai, ostera, eta asteburu berean. Gustatu zaidala esan beharrik ez. Luzeegia ezin dela izan ere, esan gabe doa. Batek daki, ordea, nobela ote den. Ipuina ez, behintzat. Amodio-istorioa bai, hori bai. Hemeretzigarren mendearen azken hamarkadan (1894) gertatua nonbait eta, 1934an. estreinako argitara emana, berrogei urtean isilpean gorde ondoren.

Maria van Rysselbergheren maitasun-istorio ezkutua - Gehiago irakurri