Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Debako armarriaren egokieza

Debako armarriaren egokieza

Amatiño 2013/03/25 23:35
Jakinekoa da 1979an Gipuzkoak bere armarria aldatu zuena, 1513tik zeramatzan kanoiak kendu ostean, Belateko guduan nafarrei ostutako hamabi kanoiok, besteak beste. Fidelissima Bardulia Numquam Superata… giputzen inperialismoa ote?

Ez zen, antza, estreinako ekimena izan, berrogeitaka urte lehenago Seber Altube euskaltzainak gogoeta berbera izan zuen-eta, Gernikako alkate zela, Nafarroarekiko anaitasuna agertarazi gurarik edo.

Y no constituye novedad esta iniciativa. Ya la asamblea de Gipuzkoa celebrada en Azpeitia como reunión preparatoria de la Asamblea de Municipios que tuvo lugar en Estella el 14 de junio de 1931, acordó la eliminación de los cañones. Y en la citada asamblea de municipios, el alcalde de Guernica y académico de la lengua vasca, D. Severo de Altube, propuso un voto de gracias a Gipuzkoa por el gesto de fraternidad hacia Navarra, propuesta que fue aprobada por unanimidad. Hechos que no hubiesen tenido lugar si desde años atrás el renacimiento político vasco, fruto de la actividad de Arana Goiri, no hubiese adoptado tal decisión en lo referente a sus emblemas y banderas. También el Gobierno Vasco nacido del Estatuto de 1936 acordó suprimir los cañones de su escudo oficial. En nuestros días, nada más levantarse, tímidamente, la pesada losa del franquismo, fue el diputado provincial, D. Manuel Olaizola, quien propuso lo mismo, en el año 1976, en la comisión de Educación de la Diputación de Gipuzkoa. Y el 21 de julio de ese año, en sesión extraordinaria, la corporación provincial, el par que reivindicaba la reintegración foral, acordaba: "mantener y potenciar desde el estrecho vínculo de la común historia el cuidado de su expresión heráldica". Es ésta, señores procuradores junteros, la proposición que tengo el honor de exponer a vuestra consideración. Propuesta.

1. Eliminación de los cañones que figuran en la parte izquierda del escudo de Gipuzkoa.

2. Que se vuelva a adoptar el escudo acordado por el Gobierno Vasco nacido del Estatuto de 1936.

3. Enviar un mensaje de hermandad al Parlamento Foral de Navarra dando cuenta del hecho.

Kontua da, ordea, urteak joan eta urteak etorri, Debako Udaleatxearen aurrekaldean tinko dirauela, oraindik ere, nafarren historia iraintzen omen duen zorigaiztoko armarritzarrak.

Debakoa ez da, behar bada, egungo politika-zantzuen arabera, armarri-eredurik egokiena, baina Gipuzkoan gogotik irauten duen leloa ere ez da batere egokia, eta inork ez du ezer esaten. Alegia, ondo dago “Fidelissima Bardulia Numquam Superata” harro asko aldarrikatzea baina… ze arraio egin behar dugu Gipuzkoako sartaldean diraugun karistiarrok? Ez al da aldarri hori giputzon inperialismoaren adierazgarri nabarmena?

Harmarria 4

Debako Udaletxean, nafarren aurkako garaipena gomutarazten duen harmarria, erregea eta hamabi kanoiok tarteko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal