Bittor Haundiren eskopeta
Semeak whatsappez galdezka: Zein zan Victor Aramberri?
Aita: Bittor Haundi, zure aitxitxaren osaba
S: Googlen bere eskopeta bat dago salgai.
A: Zenbatean?
S: 200 €
A: Erosi, nik ordainduko detsut.
Googleri jaramonik egingo badiogu, escopeta Rolling Block española, fabricada en Eibar hacia 1868, por Víctor Aramberri. Beherago, variante inventada por Víctor Aramberri. Sobre el cañón lleva grabada la marca. Eta ezartzen du, informazio gisa: Víctor Aramberri (1820-1872) fue uno de los más importantes fabricantes de escopetas de Eibar en el siglo XIX. En los últimos años creó la marca Hércules.
Armaginak erabat ugaldu ziren Debabarrenan XIX. mendean zehar. Eibar izango da bete-beteko “villa armera” eta, Elgoibarko, Elgetako, Markinako eta inguruko edozenbat baserritar izan ziren armak egiteari Eibarren ekin ziotenak, Elgoibarko Andikao baserrian jaiotako Víctor “Bittor Haundi” eta Domingo “Bittor Txiki” Aranberrineko anaiak tarteko.
Zaharrena izan zen zalantzarik gabe ezagunena, baina gaztea ere eskopetagiletzat agertzen da 1895eko armaginen Eibarko erroldan. Ondotik, beronen ildotik, senitarteko asko izango dira armagintzan, grabatugintzan edo esportazio-arloan arituko direnak. Gregorio, Gumer (Gumersindo), Krexen (Crescencio) eta Julian nire osabak armaginak izan ziren, besteak beste.
Semeak galdetu dio saltzaileari nolatan zeukan horrelako eskopetarik etxean eta saltzaileak erantzun, berriz, bere aita zenak mordoxkada handia erosi omen zuela Madrilgo “Rastroan”, duela urte asko.
Zer nahi delarik, hona non, mende bat eta erdiren bueltan, zorioneko eskopeta, berriro ere, etxeratu den.