Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Serial peacemakers

Serial peacemakers

Oier Gorosabel 2013/03/26 07:45
EEBB-etako azken sarraskittik hasitta, Pakian Aldeko Erromesaldi baterako saltua Koldo Aldai izeneko tipo mehar baten bidez.

Iñok iñoiz radixuan jarraittu izan banau, badaki ez detsatela egunerokotasunari jaramon haundirik egitten (azkenaldixan propaganda lelo moduan be erabilli izan dot: “Aittitta Raduga: aktualidadiak piparrik inporta ez detsan irratsaiua”). Hori dala eta, ez dakat erreparorik oin dala hiru bat hille gertatutako albiste baten harittik tiratzeko. Izan be, gai nahikua atenporala da EEBB-ekuen txakurrari sakatzeko zaletasuna, takian potian ikusten dogun modura.

Horregaittik gustau jatan Koldo Aldaien artikulu hau. Azken triskantzia atxakixatzat hartzen badau be, bertan emondako arrazoiak unibertsal xamarrak dirazelakuan nago. Gustau jatan, baitta, El Diario Español taldeko izperringixetan agertu zalako, hau da, EAE-n gehixen irakortzen dan horretan, Koldon ikuspuntu interesgarrixan (batzutan aboziñauan) zabalkundian mesederako.

http://www.fundacionananta.org/web/index.php/escritos/36-escritos-por-un-mundo-mejor/1717-cuando-callen-los-rifles-koldo-aldai

06belatxikieta

Koldo 2002tik ezagutzen dot, bere lagunekin batera pakian aldeko erromesaldixa antolatu zebanetik. Artian ez nittuan ezagutzen –gaur bez, egixa esan; beste “onda” baten gabiz- baiña ibillaldixan planteamentua irakorri nebanian oso erakargarrixa egin jatan: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Naparruatik zihar oiñaz, hillabete inguru; antolatzailliak enkargatzen ziran eguneroko aterpia eta jatekuakin, lau orlokotan; eta Euskal Herriko pakian aldeko ekimena zan. Dana nere gustokua.

03zumaiadeba

Apuntau nintzanian iñor ez neban ezagutzen, baiña ez zestan ardura; sekulan ez dot atzera egiñ izan motibo horretxengaittik. Errezelo pizkat nekan, Koldo eta bere lagunak hasieratik argi eta garbi azaltzen zebelako ekimen “ekumenikua” zala, hau da, relijiñuen arteko elkarlana billatzen zebana. Baiña tira: nere sinismenetan sendo sentitzen nintzanez –ateua naiz- ez nekan iñok honekin tabarria emoteko bildur partikularrik, eta parakaidistian modura salto egin neban jipi batalloi hartara.

01leitzalarrea

Hasieria eta amaieria Aralarren izan ziran, ibilbide zirkularra beraz. Ixa hillabetian zihar, errutinia hauxe izan zan: goizez ibilli, arratsaldez aktibidadiak. Jatekuandako diru bat ipintzen bagenduan be –ahal genduanok-, logistika arduradunak bolondresak ziran, eta jeneralian txandaka jardun genduan: furgonetan Artatxoeneako makrobiotikuen jatekua karriatzen, batez be (artian Tolosatik). Halan be, batzu hasieratik amaierararte bihar fijuari lotzia aukeratu zeben: Emiliano madrildarra armozuekin eta Donatella italiarra furgonetiakin, esate baterako.

Ibillaldixetan asko ikasi neban. Ikasi neban, adibidez, bigarren edo hirugarren egunetik aurrera oiñetako min eta nekiak beherutz egitten dabela; gauza harrigarri eta pozgarrixa neretako, baiña korrientia edozein “fondoko” ibiltarindako. Oiñaz hasi baiño lehen oiñak baselinaz igurztiak be nahikua laguntzen dabela ikusi neban; ardi lanazko galtzerdixak koipeztatzia txarrikeri lez ikusiko neban ordurarte, baiña lehentasunak ipintzen hasitta, erosotasuna edozerren aurretik jartzen be ikasi neban. Soiñeko erropa bi eruan nittuan, eta egunero aldatu eta garbitzia errutinian parte izan zan; egixa esanda, ondo aprobetxautako egunak ziran, eta danerako astixa zeguan.

07soledadatauri

Araua oiñaz isilik edo kantuan egittia zan, txatxaran ez behintzat. Politta izan zan militarren oiñezko teknikia beste helburu jasuaguen zerbitzurako erabiltzen ikastia.

08aralar

Arratsaldeko aktibidadien gaiñian, oso eroso sentidu nintzan. Danetik pizkat izan genduan; kolore guztietako jentia giñan eta edozeiñek zekan ekittaldi batera deitzeko aukeria; parte hartzia edo ez hartzia libre zala. Goguan dakadaz: Estibalitzeko eta Ziortzako frailliak, Guardetxeko zeremonia aboziñau loratsuak, Bittorixako iluminau haren arrebato mistikuak, Tomas valentziarran konstelaziño familiarra Gernikako bonbardeuaz, Bizkargiko burruken irakorraldixa in situ, Joseba Elosegin berbetan...

04ziortza

Jentia sartu-urtenian ibilli zan denpora guztian, horretarako aukeria be bazeguan-eta. Bakotxan ahalmen fisikuan eta disponibilidadian arabera. Nik neuk ixa ibillaldi osua egin neban, Lea-Artibai kenduta; izan be, kriston lotsia emoten zestan ezagunen aurrian halako gauzetan agertzia, eta horixe izan zan furgonetero ibilli nintzaneko tartia.

05bizkargi

Tarte horretan ezagututako jentia, beraz, asko izan zan: nahiz eta gehixenen izenekin ez naiz gogoratzen. Ordu asko alkarrekin pasatziak emoten daben harreman estuasunakin, onerako eta txarrerako. Denpora heroikuetako kontzientzia objetoria (Gonzalo?), Moko paillazo energetikua, reketien eta milizianuen seme-alabak loturak estutzen, kura obrero izandakuak, Kepa eta Puri kantuzaliak, Xavier Moreno eta El Duende del Globo (Radio 3 eta TVE), Aurelio asturiano eskandaloso xamarra, Inma napar-mex sorgiña, Lauren estatubatuarra eta begiurdiñeko madrildar ha, indar-triangulua nere inguruan, Bierzoko tipo xelebre ha, Salva, gero Lourdes lekittarrak harrapautakua, Leire Saitua bere saltsan, Uliko Maite, Joxemi zurruna...

02zumaiadeba

Eta heyoka papela. Han burutik jotako jentia be ba zebixan, rollo alternatibo guztietan lez (sarreria libre...). Lehen esandako modura, dizipliniak bazekan hor bere lekua baiña... beti zeguan bateronbat dizipliniori hausteko prest. Hasieran txarrera hartzen neban: mutil bat zan beti, arazo psikiatrikuak zittuana, begibistan, eta gure kritiken chivo expiatorixua bera zan. Dana ondo. Baiña asko harrittu nintzan bera tarte baterako juan zanian, eta pakia etorri biharrian... arazuak beste batengandik etortzen hasi ziranian. Koordinauta? Ez dot uste. Baiña harrezkero trankillago hartu neban gauzia, ez bakarrik erromesaldi hartan: ordutik hona heyokei bere ekarpena aitortu bihar jakela uste dot.

Eta tira; handik bueltan etorri eta aste gitxira izan zan iraillan 14ko mobida ha, Pablo eta bixok harrapau ginttuenekua. ¿Zerikusirik izango ete zeban honek? Seguru baietz. Indar asko bildu neban bertan-eta, 200 gerra gizonei aurre egitteko aiña.

Argazki guztiak: Begoña Valdizan Rousse

etiketak: irabiaketa, gatobazka
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024