Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Merkatu itxiak eta merkatu irekiak

Merkatu itxiak eta merkatu irekiak

Amatiño 2013/03/27 23:00
Zein ekonomia-estrategiak defenditzen ditu hobeto bere hiritarren interesak, Israelenak ala Kubarenak? Azken mende erdi honetan Israelek indarrean jarri du ekonomiarik irekienetakoa eta Kubak, ostera, itxienetakoa. Segurutik bat bera ere ez da eredugarriena baina, aukeran, zein litzateke aproposagoa?

Athletic-ek ordezkatzen du inork baino hobeto harrobiaren esentzia eta Barcelonak, aldiz, nazioarteko merkatuaren apostua. Seguru gero Athletic-en aldeko sentimendua gauza dela jarraitzaileak sutzeko, limurtzeko eta harrotzeko. Baina, Barcelonak ez al ditu bere jarraitzaileak sutzen, limurtzen eta harrotzen? Eta zer esan, berriz, mutur bi horien artean daudekeen gainerako futbol-talde guztiez?

Azken bolada honetan, Kubaren muturreraino iritsi beharrik gabe ere, nolabaiteko “harrobi-ekonomiak” gero eta jarraitzaile gehiago bide ditu Hegoameriketan. Harrobira begiratu behar honek, “etxekotasuna” azpimarratu nahi honek eraman ditu Venezuela, Bolivia edo Argentina nazioarteko merkatu irekiak nekez onar ditzakeen moldeetara.

Kontua zera da, ordea: aipatu hiru horienak al dira euren herritarren interesak ondoen defenditzen dituzten ekonomia-estrategiak? Eta aukeran, luzera, Txilenak edo Brasilenak baino hobeak al dira?

Barcelonak frogatzen du harrobia oinarri ona dela --baina ez nahiko-- munduan barrena arrakastatsu abiatzeko; eta estrategia irekiak ez dituela nahitaez etxeko jarraitzaileon interesak uxatzen. Athletic-ek adierazten du, berriz, esentziak aski izan daitezkeela, besterik gabe, bizirauteko eta etxeko jarraitzaileon erdipurdiko bizipozaren goiari eusteko. Bietarik zein ote hobe?

Hori bai, mutur bi horietatik kanpo ere,  bizitzarik  egon badago..

jaime
jaime dio:
2013/03/28 16:32
Ni ez naiz foot-ball zale, inolaz ere, baina Athletik taldea foot-ball kluba baino askoz gehiago dela aitortzen dut. Nire ustez ez da Euskal Herriko klub bat baizik eta Euskal Herriaren foot-ball kluba. Beharbada, bere jarraitzaileek ez dituzte merezi sarritan ematen dizkien sustoak eta amorraldiak, baina, hala ere, euskaldunontzat ohore eta urguilua da gure etxeko gazteek, Bilbo eta Euskal Herriaren izenak ezagutaraztea nazioarteko foot-ball zelaietan. Nik uste.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: