Blogak
Close harmony
2012/11/29Nahiz eta aspaldittik ezaguna izan, 40-50 hamarkadan kantatzeko forma hau modan jarri zan Ipar Ameriketan eta, ondorixoz, mundu guztian. Esango neuke ezagunenak Andrew ahiztak izan zirala.
Harri-jasotze modernoaren lehen ehun urteak
2012/11/28Harrikadak izeneko blogean hitz egin beharko da Harria 100 ekimenari buruz.
Elhuyarren hizkuntza-teknologiak: Bilaketa eleaniztunak
2012/11/28Elhuyar Fundazioko hizkuntza-teknologien I+G sailean lantzen dugun alorretako bat IR ( Information Retrieval edo Informazio Bilaketa) da, eduki digitalen kudeaketa eta bilaketa errazteaz arduratzen den informatikaren arloa alegia. Azken urteetan, horren inguruko bi teknologia gure ustetan oso baliagarriak garatzen aritu gara: Elezkari bilatzaile eleaniztuna eta Dokusare dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna. Berriki, biak Zientzia.net atarian inplementatu ditugu, eta uztailean aurkeztu genituen jendaurrean.
Arazo-konpontzailearen talentua
2012/11/27Ez dago norberak gustuko duen arloan lan egin ahal izatea baino zori hoberik. Honelakoetan, ordutegi luzea eta soldata urria ere bigarren mailakotzat jo izan ohi dira. Nik beti ezagutu izan dut Koldo Anasagasti berak gustukoen duen langintzan. Atzo “Talentu Saria” jaso zuen, Madrilen, Telebistako Arte eta Zientzietako Akademiaren eskutik. Zorionak, Koldo.
Poz bikotxa ogitegi parian
2012/11/26Niko bere 4 urtiekin gero eta gehixago barneratzen jabilk hizkuntzian trikimailluetan. Bizkor ikasten jok (zuzentzen detsagunian bebai), eta jeneralian pozik gabiz bere progresiñuakin. Gitxienez bi errejistro bajittuk oiñ: kalekua (“a que bai?” estilokuak) eta etxian darabiguna (“baietz?”).
Lehengusu pobreei ezikusi?
2012/11/26(urriaren 21ean idatzitako artikulua, Ortzadarrerako) Hauteskundeetako igandea amaitu berria dela, gauerdi pasatxoan hasi naiz artikulu hau idazten, zure eskuetara hurrengo larunbatean iritsiko den arren. Ez naiz analisi politikorik egiten hasiko ordea, zaude lasai, horretatik nahiko eta sobera izango zenuen-eta aste osoan.
"Fracking" eztabaidagarriak nazioarteko oreka aldatuko
2012/11/26Hurrengo Energia sailburuak abian aurkituko dituen egitasmoetako bat izango da Araban arbel-gasa ateratzeko "fracking"-sistema, eta erabakiren bat hartu beharra aldeko zein aurkako arrazoien artean. Auskalo zer gertatuko ote den baina ez dut uste, maldan beherako giro honetan, 30.000 milioi euro balio omen duten gas-erreserbak patata-soropean geratuko direnik, noiz helduko pikuak Otxandion.
