Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Herkules eta Pyrene bikotearen paradisua

Herkules eta Pyrene bikotearen paradisua

Amatiño 2013/04/18 23:55
Herkulesek eta Pyrenek (Tubalen alaba eta Noeren birbiloba) elkar maitatu zuten eta maitasun sutsu harek eragin omen zituen negar-malkoak (ibonak) eta urrezko latsak (Aurin). Pyrene hil zenean, berriz, Herkulesek maitalearen gorpua estali zuen harritzarrez eta Pirinioak sortarazi.
Herkules eta Pyrene bikotearen paradisua

Ateburua

Honezkero urrezko pipitarik ez daraman arren, Aurin errekatxoak oraindik ere iraun badirau, maldan behera, Pirinioetan barrena, Acumuer haranean zehar. Inor gutxik ezagutzen duen ibar meharra da Acumuer, Canfranc eta Tena arroen artean. Sabiñanigotik abiatuz, ipar-mendebalderantza, Larres herritik gora, Isin, Aurin eta Acumuer herrixkak tarteko.

Lauzpabost hamarkadatan hustu beharraren beharrez galzorian jardun ostean, aspaldiotan ari da berriro ere harana bizkortzen, betidaniko etxegintza eta eraikuntza-mota berreskuratzen. Baserriak, landetxeak eta mendi-ostatuak eraberritu ez ezik, nabarmen egokitu dira egungo beharrizan eta premietara, Aragoiko gobernuaren laguntzaz.

Isinen, esaterako, ezohiko esperientzia jarri da abian elbarrituentzako bereziki moldatutako zerbitzuez eta azpiegiturez. Tokian tokiko arkitekturari eutsi zaion arren, erabat baztertu dira eskailerak, espaloi-koskak eta gainerako oztopoak, mugikortasun urria duten bisitariek eta gurpil-aulkietan dihardutenek ezelango eragozpenik izan ez dezaten.

Herkulesen eta Pyreneren arteko maitasun-esparrua.

Isin1

Isingo eliza erromanikoa (XV), eraberritua

Aurin

Josep Prat-ekin, espaloirik eta eskailerarik gabeko Isinen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: