Aitta-semien idazlana
Ez neban imajinauko XIX gizaldixan biaje organizau “artalde-style” zeguazenik be. Baiña hala izango zan kontizu, Mark Twainenakin batera irakortzen doten bigarren erretrato satirikua da hau eta.
Liburuan hasieria indartsua da: Londresko kalietan agentzia biren artian gertatzen dan konpetentzia gogorra, biajia zeiñek merkien emon. Hortik aurrera, Vernen konstantiak: protagonista serixo, noble, benetalarixak; azalpen geografikuak; arrazismo dezimononikua; gizarte inglesari begirada sarkastikua; giza erretrato mamintsuak (Blockhead dendarixa, Pip kapitaiña...).
Interneten begiratuta, badirudi liburuan bigarrengo zatixa ez zebala Julesek idatzi, haren seme Michelek baiño. Vernezaliak gatxetsi be egitten ei dabe, aittan imitaziño txarra baiño ez dala iritzitta. Ba, hara: 26 kapituloko zikloia, bela nabegaziñuan sasoi heroikuen deskribapenakin, apartekua begittandu jata neri. Asko gustau jata: ondo, Michel!