Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil / Madalenak

Madalenak

igone 2013/04/19 16:38
Gosaltzeko, hamaiketakoan, arratsalde erdian... egunaren edozein une da ona etxeko madalenak jateko. Txokolatea, intxaurrak, sagar zatitxoak... edozer bota ahal diozu madalenari. Errezeta erraza eta gozoa. On egin!
Madalenak

Madalenak

Osagaiak:

-         3 arrautza

-         300gr irin

-         200gr azukre (gozozalea bazara gehiago erabili)

-         125ml esne

-         100ml oliba olio

-         Legamia edo altxagarria

-         Gatz apur bat eta limoi tanta batzuk

-         Aukeran: txokolatea eta mahats-pasak

 

 

 

 

 

Prozedura:

Madalenak egiten hasi aurretik laba piztu dezakezu, osagaiak prestatzen dituzun bitartean berotzeko. 180º behar ditugu madalenak egiteko.

Arrautzen gorringoak eta zuringoak banatu behar dituzu. Eta zuringoei gatz koilaratxo bat bota ostean elur puntua lortu behar duzu. Eskuz egiten dut nik hau, neketsua izan daiteke, baina gatzak lagundu egiten du.

Aparte gorringoak azukrearekin irabiatu eta gainontzeko osagaiekin nahastu. Nik irina iragazi egiten dut, fintzearren. Limoi tanta batzuk beharrean limoi azal birrindua bota dezakezu, edo limoia beharrean laranja erabili, zure gustuaren arabera. Orain merengea gehitu nahasketa honi, eta poliki-poliki koilara batekin nahastu.

Honekin nahikoa da, moldeak erdiraino bete ditzakezu eta laban sartu. Nik gaur batzuk horrela bete ditut, beste batzuk betetzeko orearen zati bati Maria bainuan urtutako txokolatea gehitu diot, eta azkeneko zatiari mahats-pasa batzuk. Molde bakarrean ore ezberdinak nahastu ditzakezu.

 

 

 

 

 

 

Laban sartu 180ºra 10-15 minituz. Kontuz ibili! segituan egiten direnez denbora larregi utziz gero gogortu edo erre ahal dira.

 

madalenak

Oreari beste osagai batzuk ere gehitu ahal dizkiozu: intxaurrak, sagarrak, masustak… zuk zeuk nahi duzuna!!

Zilikonazko moldeak erabiltzen ditut, berrerabilgarriak direlako. Paperezko moldeak erabili behar badituzu kontuan izan asko betez gero zabaldu egiten direla.

etiketak: madalenak
itsaso
itsaso dio:
2013/04/23 14:47
OOOOHHH!!! Ze itxura onaaaa!! Nik bat probatzia nahi dot!
Dani
Dani dio:
2013/04/23 15:11
Ez ete ditxuzu larregi ein ta... ez jatzuz sikatuko...
Sukaldari!!!
igone
igone dio:
2013/04/23 16:11
asko egin nittuan bai, baina hurrenguan probau biharko dozuez. batzuk jan, beste batzuk emon... gaur eguardixan banatu dittut azkenak. hurrenguan akordauko naiz zuekin ;)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.