Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Erletxez honaindi, Erletxez haraindi

Erletxez honaindi, Erletxez haraindi

Amatiño 2013/04/20 22:05
Ermutik Muskiza, Gipuzkoako mugarritik Kantabriakoraino, 70 kilometro eskas daude eta erdi inguruan, Bizkaiko bihotzean, Erletxe. Galdakaoko auzoa besterik ez da Erletxe, bideguretze soila, betiko gasolindegia eta ezer gutxi gehiago. Baina hilaren azkenean ez da gero berdin izaten Erletxez haraindi ala Erletxez honaindi bizi.

Erletxetik ekialdera bizi garenok autobidea ordaindu behar izaten dugu zintzo-zintzo, eta Erletxetik sartaldera bizi direnek, aldiz, ez dute ordainlekurik ere ezagutzen. Ezta ikusi ere. Bertan Bilbo!

Bizkaiak ia 1.200.000 biztanle ditu, zeinetatik %85 inguru Erletxetik sartaldera bizi diren eta %15, ostera, ekialdera. Hau da, Gipuzkoatik Kantabriara bidean, bizkaitar guztietatik %15 baino ez dira bidesaria ordaindu behar izaten dutenak eta %85, aldiz, erabat doan dutenak. Ez dakit nik inori otu ote zaion baina, elkartasunaren izenean, Erletxez haraindiko %85 horiek guztiok huskeriatxoren bat ordainduko balute, Erletxez honaindiko %15 apurtxoek askoz ere gutxiago ordaindu ahal izango lukete.

Ez nuke maltzurregia izan. Zenbaitek uste lezake Ermutik Erletxera bitarteko bidesariak indarrean jarraitzen duela, Bilbora joan ohi diren gipuzkoarrak doan hurbildu ez daitezen. Daitekeena, batek daki. Hala ere, aldi berean, norbaitek argitu beharko luke zergatik kantabriarrek musu truk duten Bilborainoko joan-etorria ez ezik, baita Bizkaiko bihotz-bihotzerainokoa ere.

bizkaia

Erletxe, Galdakao, Larrabetzu eta Amorebietaren arteko bidegurutzean

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: