Blogak
Euskal industriaren inbertsiorik galantena
2013/04/03Fuelolioa Murrizteko Unitatea inauguratu du gaur Petronorrek. 850 milioi euro besteko diru-ezarpena. 850 milioi ez dira gero artaleak. Sekula Euskal Herrian egin den industria-inbertsiorik galantena. Euskal enpresarik handienetakoaren etorkizuna zati baterako segurtatuko duen inbertsioa. Ekonomia erreala suspertzearen aldekoa. Krisialdi zorrotzean zehar egindakoa.
Amets Arzallus, taliban koherentea
2013/04/02Bertsolari lapurtarrak hitzaldi eder bi bota ditu azken 10 egunotan. Lehena Korrikaren amaieran; eta azkena asteburuan Itsasun, abertzaleon inkoherentzia linguistikoa salatuz.
Pastas chiquis
2013/04/021950 hamarkadan, neska ezkongaixei (gizonei ez dakitt) kurtsilluak emoten zetsen, bai ezkondu aurretik eta baitta gero be. Ezkondu aurretik, ba ez dakitt zer azalduko zetsen (¿umiak zelan egiñ? ¿monja eta abare espezialisten ahotik?) baiña ezkondu eta gero, behintzat, zati haundi baten sukaldeko kontuak ziran. Gure amak ondiok apuntiak gordetzen dittu, eta tarteka-tarteka zeozer galdetzen detsatetian hantxe begiratu eta azaltzen desta.
Bittor Haundiren eskopeta
2013/04/01Eibarren esango genukeen moduan, Google “danari emonda dabil”, baina nik behintzat sekula ez nuen uste izango Bittor Haundiren tailerrean egindako eskopetarik inoiz erosi ahal izango nukeenik Internetez.
Salsa Mil Putas
2013/03/31Saltsa exotiko honek (beste izenez “sauce incinérelangues”) mexikar "manito" pikantezalienari be belaunak dardarka jarriko leuskixo.
Anton de Madariaga hil da, bizkaitar enpresari peto-petoa
2013/03/29Anton de Madariaga atzo hil zen, Plentzian, 92 urte zituela. Ondoezik oheratu eta ez zen biharamunean iratzarri. Iratxe alabak esan didanez, “trankil asko joan da, konturatu barik”. Anton de Madariaga XX. mendearen bigarren erdialdeko bizkaitar enpresaririk petoenetakoa izan zen. Hiruzpalau alditan baino ez nintzen berarekin egon, baina beti hartu ninduen, gozo eta lagunkoi. Goian bego.
Merkatu itxiak eta merkatu irekiak
2013/03/27Zein ekonomia-estrategiak defenditzen ditu hobeto bere hiritarren interesak, Israelenak ala Kubarenak? Azken mende erdi honetan Israelek indarrean jarri du ekonomiarik irekienetakoa eta Kubak, ostera, itxienetakoa. Segurutik bat bera ere ez da eredugarriena baina, aukeran, zein litzateke aproposagoa?
