Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eguzkiaren mirari bi

Eguzkiaren mirari bi

Amatiño 2013/07/07 00:10
“Ikusi ala ez ikusi, zeruan dago eguzki” dio euskal atsotitzak. Eta, esaera zaharraren eskarmentua omen denez gero, ez dugu sekula zalantzan jarri, azken hilabeteotako eguraldi eskasak sinesteko arrazoi handirik eman ez digun arren. Baina tira, azkenean, hona eguzkia begi bistan. Aurrerantzeko astebeteetan fede-kontua baino zertxobait gehiago izango al da!

Aspaldiko partez suspertu zaigun eguraldi eguzkitsuak mirari txiki bi eragin ditu balkoian, biak ere estreinako.

Batetik, geranioarteko perretxikoak, ala onddoak ote? Edozenbat egunetako hezetasunaren ondotik eguzkiaren beroak ernaldarazi ditu, nonbait, simaurretan lotan zeuden esporak.

Bestetik, horra, argazkian, (nire) aurtengo lehen pasiolorea. Izatez udako zein udazkeneko lore-mota da baina, aurten, dena etorri dator berandutxo samar.

Perretxikoak balkoian

Perretxikoak geranioartean

pasio lorea

Pasiolorea

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: